Habia leuna edo kabia leuna (Cyathus olla) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukaldaritzarako baliorik. Haragi gutxiegi eta zaporegabea.

Habia leuna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaCyathus
Espeziea Cyathus olla
Pers., 1801

Deskribapena aldatu

Karpoforoa: 9 eta 15 mm bitarteko altuerakoa eta 7 eta 13 mm bitarteko diametrokoa, mintz batez itxia gaztetan, gero kaliz txiki baten moduan irekita, Inbutu itxuran, oin estuarekin eta aho zabalarekin. Peridioa edo kanpoko azala tomentosoa da, gris-txigortu zurbil koloretik arre-grisaxka-horixkara doana edo arrexka kolorekoa. Barne-gainazala leuna da, ez du tolesturarik, distiratsua, gris zurbiletik gris ilunera bitarteko koloreekin. Koparen ertza kanpora begira izurtua dago, kapela baten antzera. Peridioloak, arrautzatxoak habia batean itxurakoak, handiak dira, 2 - 3 mm-koak dilista forman, grisak edo gris-beltzaxka kolorekoak, distiratsuak, harizpi irmo batez hormara lotuta daude.[2]

Etimologia: Cyathus terminoa grekotik dator, katilu, kopa, esan nahi duen “kiathos” hitzetik. Karpoforoaren formagatik. Olla epitetoa berriz latinetik dator, eltze, tapadun loreontzia, esan nahi duen “olla” hitzetik

Jangarritasuna aldatu

Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Hegaztien habiak gogorarazten dituzten kopa edo inbutuen antzeko gorputz emankorrak dituzten lau espezie daude gutxienez. Ildaskatuta edo ez egon daitezken eta normalean kanpoko gainazala tomentosoa dutenak. Crucibulum laeve delakoa, kanela argi kolorekoa. Cyathus striatus espezieak, kanpoko azala, tomentoso-hirtsutua du eta arre-gorrixka da, barruko azala ildaskatua du. Cyathus stercoreus, Cyathus striatus-aren antzekoa da, baina ile arre-krema kolorekoak leunak dira, eta inbutuaren barrualdea ez da ildaskatua.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberritik udazkenera. Taldekoia, askotan baso eta lorategietako lur zoru biluzian, batzuetan loreontzietan. Ohikoa.[5]

Banaketa eremua aldatu

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik. Habitat ugaritan garatzen da.

Erreferentzia aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 632 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 514 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 529 or. ISBN 84-282-00541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona,, 300 or. ISBN 84-282-0865-4...

Kanpo estekak aldatu