Bartholinen guruin

Baginaren alde bietako guruin bestibular handietako bakoitza. Muki-mintz bulbobaginala bustitzen duen likidoa jariatzen dute
Bartholinen guruina» orritik birbideratua)

Bartholinen guruinak edo guruin bestibular nagusiak bi guruin jariatzaile dira, txikiak, baginaren irekieraren albo banatan kokatuak daudenak, eta, ohi, ez dira ikusten. Erloju orratzen zentzuan, guruin hauek lauretan eta zortziretan kokatuak daude. Likido kopuru txiki bat jariatzen dute, maitasuna egiterakoan, baginaren ezpainak bustitzen dituena. Likido honek feromonak ere baditu eta, horregatik, bere betebehar zehatza zein den ez dago batere garbi. Gizonetan, hauen baliokideak, Cowperren guruinak izango lirateke.

Bartholinen guruin
Skenes gland.jpg
Xehetasunak
Honen parte Emakumearen ugaltze-aparatua
Hona
drenatzen du
gainazal inginaleko nodo-linfatikoaka
Arteria deep external pudendal artery Itzuli
Identifikadoreak
Latinez glandula vestibularis major
MeSH A05.360.319.887.220
TA A09.2.01.016
FMA 9598
Terminologia anatomikoa

EponimoaAldatu

Bartholinoren guruinek, Caspar Bartholino (1655-1738) herbeheretar anatomistaren omenez hartzen dute euren izena. Thomas Bartholinen semea zenak 1677an deskribatu zituen. Iturri batzuek, erabat erraturik, anatomista honen aitonari ematen diote deskubrimenduaren meritua, hau ere Caspar Bartholino izenekoa (1585-1629)

HistologiaAldatu

Bartholinoren guruinak guruin jariatzaileak dira epitelio zilindriko sinplez osatutakoak, muki ekoizlea. Hodi jariatzailea, baginako zuloarekin amaitzen dena, epitelio lau estratifikatuaz estalita dago. Bere funtzioa eta garrantzia, kitzikapen eta koito uneetan, bagina bustitzen duen muki erako materialaren ekoizpenean dago.

BartholinitisaAldatu

Bartholinitisa, guruinetako baten edo bien irteera hodia buxatzen denean gertatzen den gaixotasun bat da, gonokokoek eta beste mikroorganismo batzuk eragindako infekzioentzako oso toki erakargarria, zornatzea edo baita ere abzesuak eraginez.

Kanpo estekakAldatu