Gujranwala
Gujranwala (punjaberaz/urduz: گوجرانوالہ) Pakistango Punjab probintziako ipar-ekialdeko hiria da. Lahore, probintziako hiriburutik, 70 kilometro iparraldera dago, eta Islamabad hiriburu federaletik 250 kilometro hego-ekialdera.
Gujranwala | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Pakistan |
Province of Pakistan | Punjab |
Division of Pakistan | Gujranwala Division |
District of Pakistan | Gujranwala District |
Posta kodea | 52250 |
Geografia | |
Koordenatuak | 32°09′00″N 74°11′00″E / 32.15°N 74.183333333333°E |
Azalera | 240 km² |
Altuera | 231 m |
Demografia | |
Biztanleria | 2.027.001 (2017) 457.911 (2010) |
Dentsitatea | 8.446 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 055 |
Ordu eremua | UTC+05:00 |
gujranwala.gop.pk |
Historia
aldatuLehen Khanpur izenarekin ezaguna, egungo izena XVI. mende erditik dator. Mogol Inperioaren Aurangzeb enperadorea hil zenean, 1717an, eskualdea Sikh erlijio-taldearen eskuetan gelditu zen. Hiria garrantzitsua bihurtu zen Ranjit Singhen aita eta aitonaren erregealdian, 1780an bertan jaio zen Sikh Inperioaren sortzailea. Eremua, gainerako Punjabekin batera, Britainiar Inperioari atxiki zitzaion 1849an. 1947an Pakistan sortu ondoren, Gujranwala azkar garatu zen eta gaur egun herrialdeko hiri nagusietako bat da.[1]
Demografia
aldatuBi milioi biztanle ditu, eta herrialdeko bosgarren hiri jendetsuena da, baita probintziako laugarrena ere.[2]
1972 | 1981 | 1998 | 2017 | |
---|---|---|---|---|
Biztanleria | 323.880 | 600.993 | 1.124.799 | 2.027.001 |
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Gujranwala) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 19.1 | 22.1 | 27.4 | 33.7 | 39.0 | 40.8 | 36.1 | 34.6 | 35.0 | 33.0 | 27.0 | 21.2 | 30.8 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 12.2 | 15.0 | 20.3 | 26.0 | 31.0 | 33.8 | 31.4 | 30.2 | 29.5 | 25.4 | 18.6 | 13.4 | 23.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 5.3 | 8.0 | 13.3 | 18.4 | 23.1 | 26.9 | 26.7 | 25.9 | 24.0 | 17.8 | 10.3 | 5.7 | 17.1 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 31 | 30 | 29 | 18 | 19 | 46 | 147 | 168 | 65 | 9 | 5 | 14 | 581 |
Iturria: Climate-Data.org[3] |
Iruditegia
aldatu-
Merkatu bat eta Erloju Dorrea.
-
Etxe historikoak.
-
Kale bat.
-
Unibertsitate nagusia.
-
Gurdwara Partab Singh.