Groenlandiako autogobernu erreferenduma (2008)

Groenlandiako autogobernu erreferenduma 2008an egin zen, azaroaren 25ean. Onartua izan zen eta 2009ko ekainaren 21etik, Groenlandiaren Egun Nazionaletik, alegia, eraginkorra da.

Infotaula eleccionsGroenlandiako autogobernu erreferenduma
Gertaera-data 2008ko azaroaren 25a
Mota erreferendum
Hauteskunde emaitza Edit the value on Wikidata
Groenlandia

HistoriaAldatu

Groenlandiak betidanik pertsonalitate bereizia izan Danimarkatik at.[1] 1775. urtean Danimarkako kolonia bihurtu zuen eta 1953an herrialde horren beste probintzia. 1979an, Danimarkako Erresumaren barruan, herrialde autonomoa bihurtu zen, parlamentu propipoarekin arlo batzuen gaineko ahalmenarekin: osasuna, ikastetxeak eta zerbitzu sozialak batez ere. 1985. urtean Europako Ekonomia Erkidegotik erretiratu zen, arrantza bere lurraldeko uretan kontrolatzeko helburuarekin. Prozesu horren barruan, Danimarkak groenladiarrek haien antolaketari buruzko eta haien etorkizunari buruzko erabakia hartzea onartu zuen. 2008ko urtarrilaren 2an, Hans Enoksenek, Groenlandiako Lehen Ministroak, erreferenduma iragarri zuen. [2] [3]Horrekin Groenlandiak arlo estrategikoei buruzko erabakiak hartzea onatu zuen: errekurtsoen kontrolaz (gas, petroleo), arlo juridikoaz, etorkizunari begira burujabetzari buruzko erabakia hartzeko eskubidea eta horrekin, independentzia, kulturaz zeren eta groenlandiera hizkuntza ofiziala bihurtu zen... Danimarkaren eskuetan kanpo-harremanen politika gelditu zen.

EmaitzakAldatu

        Botoak   [4] %
  Hautezkunde errolda   %100
  Emandako boto guztiak   28.518 %
  Balekoak diren boto guztiak   28.268 %
  Baliogabetutako boto guztiak   250 %0,89
  Bai   21.355 %75,54
  Ez   6.663 %23,57

Kanpo estekakAldatu

ErreferentziakAldatu