Gregorio Fernández

Gregorio Fernandez» orritik birbideratua)

Gregorio Fernández (Sarria, Lugoko probintzia, 1576ko apirilaValladolid, 1636ko urtarrilaren 22a) espainiar eskultorea izan zen.

Gregorio Fernández

Bizitza
JaiotzaSarria1576ko apirila
Herrialdea Espainia
HeriotzaValladolid1636ko urtarrilaren 22a (59 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta arkitektoa
Lan nabarmenak
MugimenduaBarrokoa

Arte jarduera

aldatu

Gaztelako eskultura polikromoaren ordezkari behinen eta emankorrenetarikoa izan zen. Errealismoa irudien aurpegieran islatu zuen; estasia edo oinazea adierazten duten aurpegiak dira, oro har, eta bere garaiko Espainiako mistizismoaren ezaugarriak dituzte.

Gregorio Fernándezen obra erlijiozkoa izan zen erabat: irudi askeak, erretaulak eta, batez ere, Jesu Kristoren Pasioko atalak (Aste Santuko pasoak) egin zituen.

Obra gehienak Valladoliden dauden arren, bere lantegitik ateratako lanak Gaztela bietara eta Euskal Herrira ere iritsi ziren (Gasteizko San Migel elizako erretaula; Bergarako Errege Mintegian dagoen San Ignazioren taila, Eibarkoa, 1936ko Gerran suntsitua eta abar). Eragin handia izan zuen Penintsula osoan. Haren obretariko batzuk hauek dira: San Miguel elizako erretaula eta San Ignazio, San Frantzisko Xabier, San Frantzisko Borjakoa estatua askeak (Valladolid); Jesu Kristoren Bataioa, Santa Teresa, San Bruno (Valladolideko Museoa); Jesu Kristo etzana lanak (Madrilgo Encarnación komentua, Valladolideko Santa Ana komentua).

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gregorio Fernández