Gran San Bernardo

Gran San Bernardo (italieraz: Colle del Gran San Bernardo; frantsesez: Col du Grand Saint-Bernard; alemanez: Grosser Sankt Bernhard Pass) Suitzako Valais kantonamenduan dagoen Martigny udalerria eta Italiako Aosta udalerria lotzen dituen mendatea da. Mendatearen gaina Suitzako lurraldean kokatzen da, Italiako mugatik oso hurbil.

Gran San Bernardo
Grand St Bernard.jpg
Gailurra
Garaiera 2.469 metro
Koordenatuak 45° 52′ 08″ N, 7° 10′ 14″ E / 45.868888888889°N,7.1705555555556°E / 45.868888888889; 7.1705555555556Koordenatuak: 45° 52′ 08″ N, 7° 10′ 14″ E / 45.868888888889°N,7.1705555555556°E / 45.868888888889; 7.1705555555556
Geografia
Estatu burujabe[[d:Special:EntityPage/[[Suitza|Suitza
Suitzako kantonamendua[[d:Special:EntityPage/[[Valais|Valais
Mendizerra Italy–Switzerland border (en) Itzuli
State road 27 (en) Itzuli
Main road 21 (en) Itzuli
Mendilerroa Alpe Peninoak

Mont Blanc eta Monte Rosa mendien artean dago, eta Po eta Rodano ibaiaren ibarrak banatzen ditu.

HistoriaAldatu

Mendate hau Mendebaldeko Alpeetako pasabide zaharrena da, bertan Brontze Aroko aztarnak eta erromatar bide baten arrastoak ere mantendu direlarik. Leku honetan 1049an Gran San Bernardo Hospizioa eraiki zen. Gerora, Hospizio hau mendiko erreskate lanetan San Bernardo arrazako txakurrak erabiltzeagatik ezaguna egin zen. Bestalde, 1800ean Napoleon Bonaparte eta bere gudarostea Italiara joateko mendate honetatik iragan ziren.

1905an eraikitako bide bat du, %11ko malda du eta gaur egun asfaltatuta dago, halere urtean zehar elurteen ondorioz urritik maiatzera itxia egotea ere ohikoa izan ohi da.

KlimaAldatu

      Datu klimatikoak (Col-du-Grand, San Bernardo)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -4.4 -4.9 -3.2 -0.9 3.7 8.2 11.5 11.3 7.5 3.6 -1.5 -3.7 2.3
Batez besteko tenperatura (ºC) -7.2 -7.6 -5.8 -3.4 1.1 5.1 8.1 7.9 4.5 1.0 -4.0 -6.4 -0.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -9.8 -10.2 -8.5 -5.9 -1.3 2.2 4.8 5.0 2.0 -1.3 -6.3 -8.9 -3.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 232 208 215 232 213 158 135 136 143 202 248 246 2368
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 13.6 12.0 14.3 14.9 16.0 13.2 12.0 12.3 10.9 12.3 13.3 14.0 158.8
Eguzki orduak 55 106 151 139 149 183 212 198 160 125 67 25 1571
Hezetasuna (%) 66 68 75 81 82 77 75 76 78 76 72 68 74
Iturria: MeteoSwiss[1]

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu