Florence Haig

Sufragista britainiarra

Florence Eliza Haig (1856-1952) artista eta sufragista eskoziarra zen, kartzelaratzeengatik eta gose-grebengatik omendua.

Florence Haig

Bizitza
JaiotzaBerwickshire (en) Itzuli, 1856
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Heriotza1952 (95/96 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakartista eta sufragettea
Jasotako sariak
KidetzaNational Union of Women's Suffrage Societies (en) Itzuli
Emakumeen Batasun Sozial eta Politikoa

Biografia aldatu

Haig 1856an jaio zen. Aita Berwickshireko abokatu bat zen, eta bi ahizpa zituen: Cecilia eta Evelyn. Margaret Haig Thomasen lehengusina zen. Bere lehengusu Douglas Haig mariskal izendatu zuten 1915ean. Florence Haig artista zen, eta John Tyndall fisikariari egindako erretratu pastelari argazkiak atera izan zaizkio, eta kopia bat National Portrait Galleryn dago.[1]

Emakumeen boto-eskubidearen aldeko mugimenduan parte hartu zuen, 1901ean, National Union of Women's Suffrage Societiesi libera 1eko dohaintza eginda. Beste bat egin zuen 1907an, baina, otsailean, Women's Social and Political Unionek (WSPU) erakarri zuen, erakunde militanteagoa izaki, Emmeline Pankhurstek zuzendua. Haigek ekintza betean ikusi zituen 1907ko otsailaren 24an Caxton Hallen egin zen “Emakumeen Parlamentuan”.

 
“Emakumeen Parlamentua”, 1907ko otsailaren 24a.

Haigek eta haren ahizpak, Evelynek, WSPUren tokiko adar bat sortu zuten Edinburgon, baina gero Londresera joan zen. Haigek Grace Roe gaztearekin topo egin zuen, sufragistek Kensington High Streeteko zorua klarionarekin margotzen zutela. Hyde Parkeko erakustaldira gonbidatu zuen Roe Haigek, eta, han, Christabel Pankhurstek inspiratu zuen. Haig London Federation of Suffragettes taldearen kide sortzailea bihurtu zen. Limehousen zuen bere artista-tailerra, eta emakume-klase guztiak koordinatu zituen, kanpaina elkarrekin egiteko. [2]

Haig 1908ko ordezkaritzako kidea zen, Emmeline Pankhurstekin. Jessie Stephensonek, Maud Joachimek eta Mary Phillipsek ere parte hartu zuten, Emmeline Pankhurst lehen ministroa ikusten saiatu zenean, alferrik. Emakumeen Parlamentua egin eta urtebetera, “pantechniconaren sarraldi” ausartean parte hartu zuen: altzari-furgoneta bat (pantechnicon) "Troiako zaldi" gisa erabili zuten, Komunen Ganberara hogei sufragista sartzeko.[1] Hurbil zeudela, Haig, Marie Brackenbury, Georgina Brackenbury besteei batu zitzaizkien, atondoan bidea irekitzen saiatzeko. Brackenburytarrekin atxilotu zuten Haig. Sei asteko zigorra jaso zuten. Haigek, askatu zutenean adierazi zuenez, "zoragarria da ikustea nola eragiten duen emakume bakoitzak bere inguruan, lehen aldeko epelak baino ez zirenak langile aktibo eta gogotsu bihurtuak. Hollowayko garaiaren ergelkeria ahaztea bezain gozoa da irtetea".

 
Jessie eta Kitty Kenney, Florence Haig, Marion Wallace Dunlop eta Mary Blathwayt, Eagle Housen.

Haig kartzelaratzea eta gose-greba egin izana aitortu zioten mugimenduko agintariek.

Eskubidea izan zuen “sufragisten atsedenlekuan” oroitzapenezko zuhaitz bat landatzeko: Mary Blathwaytek Eagle Housen (Somerset) zuen etxearen goitizena. Blathwayten gurasoek han egiten zioten haien ekarpena WSPUri, kartzelaratu ondoren indarberritu beharra zuten emakumeei harrera eginez. Gurasoek lurrak bazter uzten zituzten kausa sufragistarengatik kartzelara kondenatutako WSPUko kide bakoitzak zuhaitz bat landatzeko. Blathwayten aitak landatze-uneari argazkia ateratzen zion. Zuhaitzek eta argazkiek beren lorpenak erregistratu zituzten, “Annie’s Arboretum” bezala ezagutuak, Annie Kenney sufragistaren arabera, Blathwaytarrenean indarberritu zen lehenetako bat.

 
Reg Carter-en marrazkia: leihoak hausten zituzten sufragisten koloreak dituen emakume bat.

1912an, leihoak hausteko kanpaina masiboa antolatu zuen WSPUk Oxford Streeten (Londres). Parte-hartzaile asko atxilotu zituzten, eta Haigek, Cecilia ahizpa hil berria zuen arren, D.H.Evanseko leihoak hautsi zituen, eta Janet Boyd lehengusinarekin atxilotu zuten, eta lau hilabeteko zigorra jaso zuen bere ekintzagatik.[3]

Haigek berehala gose-grebari ekin zion, eta, lau egunen buruan, askatu egin zuten.[1]

Haigi Hunger Strike Medal bat eman zion WSPUk, bere “ausardiagatik”. "For Valour" aipamena zuen grabatua, eta honela zioen inskripzioak:

"EMAKUMEEN BATASUN SOZIAL ETA POLITIKOAK EKINTZA GALANTE BAT AITORTU ZUEN, ZEINAREN BIDEZ, GOSEAREN ETA ZAILTASUNAREN AZKEN MUTURRERAINO EUTSITA, JUSTIZIAREN PRINTZIPIO HANDI BAT BERRETSI DEN.

Dominen zintak WSPU kolorekoak ziren, berdea, zuria eta purpura kolorekoak. Haigen domina (kaxa falta da) Londresko Museoan dago.[4]

Haigek Londresko Ekialdeko Federazioa utzi zuen Lehen Mundu Gerraren hasieran, eta Emmeline Pankhurst, Annie Kenney eta Mabel Tukerekin bat egin zuen militantzia gelditzeko eta gerra-ahalegina bultzatzeko. 1928ko ekainean, Emmeline Pankhursten hiletetan hilkutxa eramateko hautatu zuten militanteetako bat izan zen Haig.

Haigek maiz egiten zituen erakusketak, eta, 1934an, Society of Women Artists-ekin bat egin zuen.[1]

Haig Wandsworthen hil zen (Londres), 1952an.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu