Gorbeiako Estazio Megalitikoa
Gorbeiako Estazio Megalitikoa. Inguru honek aspalditik, aurrehistoriatik, artzaintza ezagutu du eta, ondorioz, aztarna megalitiko asko ikus daiteke. 21 daude katalogatuak; oso zonalde aberatsa da.
Historiaurreko monumentuak
aldatuPeriodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak.
Kokapen geografikoa
aldatuBizkaia eta Araba gaineko mugan zabaltzen da estazio megalitiko hau, Gorbeiako mendilerroan. Udalerriak: Areatza, Orozko eta Zeanuri. Batez ere [[kareharri]z osatutako mendigunea da. Gailur nagusiak Gorbeia (1.475 m) eta Lekanda (1.314 m) dira; bertatik Itxinako dolina handira eta bertako paisaia karstikora irits daiteke. Inguru horretako gune garaietan larreak dira nagusi, eta, horietan, ardiak eta ahuntzak.
Sailkatutako monumentuak
aldatuEstazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak aurkitu dira:
Trikuharriak
aldatuGuztira hamalau ezagutzen dira:
- Astepe 1
- Astepe 2
- Astepe 3
- Edia
- Errekatxuetako Atxa
- Gaztañazarreta
- Igitaia
- Ipergorta 1 (Gorosteta)
- Ipergorta 2
- Mejandi
- Mendigana (Larreder)
- Ubixeta
- Usengatzu
- Pagozarreta
Tumuluak
aldatuGuztira sei ezagutzen dira:
- Egalazaburu
- Gorbeiako Gurutzea (Igitaia)
- Gorbeia II
- Kortetako Lepoa 1
- Kortetako Lepoa 2
- Kortetako Lepoa 3
Menhirra
aldatuBakarra baina ederra:
Egoera legala
aldatuEstazio Megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2009ko martxoaren 6an. Bertan 17 monumentu aipatzen dira.[1]