Gonzalo de Berceo

Errioxako gaztelar idazlea (1198 inguru - 1264)

Gonzalo de Berceo[1] (Berceo, Errioxa, ca. 11971264 baino lehen) XII. mendearen bukaerako Errioxako poeta izan zen. Garai hartan Nafarroako mugen barnean zegoen Berceo herrian jaioa, Naiarako eskualdean, Errioxa Garaian. Honenbesteko egiaztapenik egin ezin daitekeen arren, Berceo euskalduna bide zen, elebiduna seguruenik. Berceotik hurbil dagoen Donemiliaga Monasterioan egin zituen eliza-ikasketak, eta bertan sakondu zituen latina eta Errioxako gaztelar erromantzea, bere literatura-hizkuntza izan zena. Gaztelan, Palentzian, sakondu zituen ikasketak.

Gonzalo de Berceo

Bizitza
JaiotzaBerceoc. 1197
Herrialdea Nafarroako Erresuma
 Espainia
HeriotzaDonemiliaga Kukula1264 baino lehen (63/64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
latina
Jarduerak
Jarduerakpoeta, apaiza eta idazlea
Genero artistikoaolerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaBeneditar

IMDB: nm0073355 Musicbrainz: 649819ae-7404-4114-915f-f86cc66eb961 Discogs: 5353309 Edit the value on Wikidata

Berceo izan zen klerezia-ofizioko lehen idazlea ((Gaztelaniaz) Mester de clerecía). Lauko estrofa alexandrotarretan idatzia, erlijio-sentimendua dario alde guztietatik, eta didaktismorako joera handia nabari zaio. Hirutan bana daiteke haren lana: santuen bizitzak (Vida de San Millán, Vida de Santo Domingo de Silos, Vida de Santa Oria, Martirio de San Laurencio), Ama Birjinari eskainitako lanak (Andre Mariari mirariak edo Milagros de Nuestra Señora, Loores de Nuestra Señora, Duelo que hizo la Virgen el día de la Pasión de su hijo Jesu Christo) eta dotrina-lanak (El sacrificio de la Misa, De los signos que aparecen ante el Juicio).

Berceoren beste hiru lan galdu egin dira (Historia de la Valvanera, Traslación de los Mártires de Arlanza eta Traslación de San Millán). Lan batzuen iturburuak, latinezkoak, ezagunak diren arren, Berceoren berezkoa ukaezina da. Berehala irakurria izateko literatura idatzi zuen, gainerako fraideen eta herriaren atseginerako, eta gutxik bezala jakin izan zuen eliza-tradizio jasoa eta herri-adierazpide zehatza uztartzen.

Ez da Berceorenean euskal hitzik falta; gutxi, halere, haren euskalduntasunari buruz erabateko ondoriorik finkatzeko. Gonzalo de Berceo Gaztelako Erdi Aroko literaturako klasiko handienetako bat da. Haren bizitzari buruzko datu zehatzik ez dago; berak emandako oharrak dira gehienak. Urte asko bizi zela esan liteke, 1264. urtean lekuko bezala ageri baita notari izkribu batean, eta urte horretan hil zela uste da.

Erreferentziak

aldatu