Goiz gorri euskal atsotitzen topiko bat da, eguraldiaren iragarpenarekin lotuta dagoena. Euskal Herrian «goiz gorri, arrats euri» edo «goizeko laino gorri, gaueko iturri» diogu eta beste hizkuntzetan ere antzeko arau praktikoak ere badituzte, adibidez ingelesez «Red sky at morning, sailors take warning» (euskaraz: «goizeko laino gorri, adi marinel»)[1] eta nederlanderaz «morgenrood, water in de sloot» (euskaraz: «goiz gorri, ura lubakian») diote.

Laino gorriak eguzki-irteeran.

Ideia bera antzinakoa da. Homerok eguzki-irteerako jainkoari, Eosi, "hatz-arrosako Eos" (antzinako grezieraz: ῥοδοδάκτυλος Ἠώςrhododaktylos Ēōs) zioen. Itun Berrian ere topikoa agertzen da, noiz fariseu eta saduzearrek Jesusengana etorri eta Jainkoarengandiko seinale bat erakusteko eskatu ziotenean:

« Baina Jesusek erantzun zien: «Ilunabarrean, esan ohi duzue: “Arrats gorri, bihar eguzki”; eta goizean: “Goiz gorri, arrats euri”. Badakizue zeruaren itxurari igartzen, eta ez zarete gauza garai hauen seinaleei igartzeko »

Mt 16:2-3


Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Johnson, Shelley. (2001). The Complete Sea Kayaker's Handbook. , 171 or..

Kanpo estekak aldatu