Eguzki-irteera
Eguzki-irteera ekialdean, zeruertzaren gainean eguzkiaren goiko adarra agertzen den unea da. Ezin dugu eguzki-irteera eta egunsentia nahasi, azkena eguna argitzen hasten den unea delako[1], krepuskulua bukatzen duena hain zuzen ere. Atmosferaren errefrakzioaren ondorioz, eguzkia horizontearen azpian denean ikus daiteke eta, beraz, bai eguzki-irteera eta bai sarrera ilusio optikoak besterik ez dira.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/81/Sunrisebristolchannel.jpg/270px-Sunrisebristolchannel.jpg)
Eguzkiaren irteera latitude eta urteko egunaren arabera aldatzen da[2] eta egun jakin batzuetan ekinokzio eta solstizioak sortzen ditu.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Egunsenti. .
- ↑ Starry Night Times - 2007ko urtarrila