GOI ikastegia

UEUk 2019an sortutako ikastegia online unibertsitate-ikasketak eta ikerketa sustatzeko
Goi-mailako Online Institutua» orritik birbideratua)

GOI ikastegia edo Goi-mailako Online Institutua (GOI) Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 2019an sortutako ikastegia da, online unibertsitate-ikasketak eta ikerketa sustatzeko helburuarekin.[1]

GOI ikastegia
Datuak
Izen laburraGOI
Motainstitutua
Jarduera
Honen parteUdako Euskal Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea
Agintea
ZuzendariaAitzol Astigarraga Pagoaga
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2019
webgune ofiziala

Bide horretan, Euskal Herriko Unibertsitatearekin hitzarmena sinatu zen GOI ikastegia UPV/EHUko ikastegi atxiki izateko. Lankidetza horretatik, 2020-21 ikasturtetik aurrera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra elkarrekin eskaintzen dute EHUk eta GOI ikastetxeak. EHUk aurrez aurreko modalitatean, eta GOIk online modalitatean.[2][3]

GOI ikastegiaren asmoa da, Europako testuinguruaren esparruan, goi-mailako ikasketen etengabeko berrikuntza bultzatzea eta titulu berriak ere eskaini ahal izatea.

Baliabideak aldatu

Markeskua jauregian du egoitza fisikoa, Eibarren, eta https://www.goi-institutua.eus/ webunea da bere online egoitza.[4]

Zerbitzuak aldatu

 
GOI ikastegiko webmintegia Software Libreaz, Juan Ezeiza, Egoitz Aldakur, Jokin Lacalle, eta Sagra Cresporekin
 
GOI institutuko Irakaskuntza Masterraren online ataleko irekiera-ekitaldia (Eibar, 2021-09-19)[5]

Irakaskuntza Masterra aldatu

DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasle izango direnak prestatzeko master ofiziala, euskaraz eta online hiru espezialitate hauetan:[6]

  • Giza eta Gizarte Zientziak,
  • Hizkuntza eta Literatura,
  • Natur Zientziak eta Matematika

Berrikuntza Ikasgelan hautazko ibilbidea aldatu

Irakaskuntza Masterraren barruan online modalitate honek, gainera, Berrikuntza Ikasgelan hautazko ibilbidea eskaintzen du. Berrikuntza eta ikerkuntza ardatz dituen ibilbidea da, ikasleak modu praktikoan aukeratutako hezkuntza-zentroan burutzen duena.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu