Gloria Bell
Gloria Bell 2018ko Sebastián Lelio txiletar zinema zuzendariaren film dramatikoa da, bere 2013ko filmaren bertsio berritua dena. Baina 2013an Txilen kokatua eta gaztelaniaz izan bazen, honako hau Estatu Batuetan kokatzen da (Los Angelesen nagusiki, eta tarte bat Las Vegasen), eta ingelesez da. Julianne Moore protagonista eta ekoizlea da, eta bere enpeinuagatik, Lelio zuzendaria komentzituz, egin zen remake hau[1].
Gloria Bell | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2018 |
Izenburua | Gloria Bell |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa eta film erromantikoa |
Iraupena | 102 minutu |
Deskribapena | |
Oinarritua | Gloria |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Sebastián Lelio (mul) |
Gidoigilea(k) | Sebastián Lelio (mul) Alice Johnson Boher |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Juan de Dios Larraín (en) Pablo Larraín Sebastián Lelio (mul) |
Konpainia ekoizlea | FilmNation Entertainment (en) Fabula (en) |
Ekoizle eragilea | Julianne Moore |
Edizioa | Soledad Salfate (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Matthew Herbert (mul) |
Argazki-zuzendaria | Natasha Braier (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
Historia | |
Nominazioak | |
Sinopsia
aldatuErrutinazko lan bat egiten du Gloria Bellek, baina, lantokitik ateratzen denean, hiriko dantzalekuetan kantatzea eta dantzatzea maite du. Horretan ematen ditu gauak, eta, halako batean, Arnold ezagutuko du. Harekin harremanetan hasi, eta bizimodua goitik behera aldatuko du.[2] Baina Gloriak harremanari eta bizitzari erabakimenez ekiten dion bezala, Arnolden zalantza eta argitasun faltak kontraste egiten du, eta arrakalak sortzen dira harremanean.
Txileko film orijinala bezala, azken eszenan Gloria protagonistak dantza egiten du jai batean Umberto Tozziren Gloria abestia entzuten delarik.
Aktoreak
aldatu- Julianne Moore: Gloria Bell
- John Turturro: Arnold
- Michael Cera: Peter
- Brad Garrett: Dustin Mason
- Holland Taylor: Hillary Bell
- Sean Astin: Jeremy[3]
- Tyson Ritter: auzokoa
- Caren Pistorius: Anne
- Jeanne Tripplehorn: Fiona Mason
- Cassi Thomson: Virginia
- Rita Wilson: Vicky
- Alanna Ubach: Veronica
- Chris Mulkey: Charlie
- Barbara Sukowa: Melinda
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Santos, Por Ana. (2019-04-26). «'Gloria Bell': Julianne Moore es la protagonista de la película que dirige nuevamente Sebastián Lelio» Fotogramas (Noiz kontsultatua: 2019-09-04).
- ↑ «Eta Gloria estatubatuar bihurtu zen» Berria 2019-04-27 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ (Ingelesez) Ramos, Dino-Ray. (2017-11-29). «Sean Astin Joins Julianne Moore In 'Gloria'» Deadline.