Pablo Larrain Matte (Santiago, 1976ko abuztuaren 19a) txiletar zinegile (zuzendari, ekoizle eta gidoilari) bat da. 2013an Oscar Sarietan proposatua izan zen No filmagatik, 2015ean Urrezko Globo Sarietan El club filmagatik eta 2016an Neruda filmagatik. 2016an Jackie filma estreinatu zuen, Jacqueline Kennedy-ren ingurukoa zena.

Pablo Larraín

Bizitza
JaiotzaSantiago1976ko abuztuaren 19a (47 urte)
Herrialdea Txile
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
AitaHernán Larraín
AmaMagdalena Matte
Ezkontidea(k)Antonia Zegers (en) Itzuli  (2008 -  2014)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaUniversity for the Arts, Sciences, and Communication (en) Itzuli : Ikus-entzunezko komunikazio
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, zinema ekoizlea, executive producer (en) Itzuli, gidoilaria, film-muntatzailea, errealizadorea eta film screenwriter (en) Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Film biografikoa

IMDB: nm1883257 Allocine: 178312 Allmovie: p496299 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Bere aita, Hernan Larrain, Sebastian Piñeraren (UDIko presidente ohia, alderdi ezkertiar kontserbadorea) bigarren gobernuko, justizia eta giza eskubideen ministroa da. Bere ama, Magdalena Matte, Sebastian Piñeraren lehenengo gobernuko etxebizitza eta hirigintzako ministro ohia izan zen. Gainera, ikus-entzunezko gradua ikasi zuen, Arte, Zientzia eta Komunikazio unibertsitatean (UNIACC).

Fabula enpresaren kide fundatzailea da. Enpresa honen zeregina zinema eta iragarkien garapena da eta proiektu anitz egin ditu.

2005ean Fuga zuzendu zuen, bere lehendabiziko luzemetraia. Publikoarentzat 2006ko martxoan estreinatu zen eta zenbait jaialdietan sariak irabazi ostean, mundu mailako errekonozimendua lortu zuen. Nabarmentzekoak dira, Tiesteko Latinoamerikako Zine jaialdia, Malagakoa eta Cartagenakoa. Tony Manero eta Post Mortem zuzendu zituen hurrengo bi pelikulak izan ziren eta bere arrakasta finkatu zuen.

2011an Prófugos telesailarekin, telesailetako zuzendari gisa estreinatu zen.

No bere laugarren luzemetraia da eta bertan Gael García Bernalek publizista bat haragitzen du. Publizista honek ezaren aldeko kanpaina garatzen du, 1988ko plebiszituan. Plebiszitu horretan biztanleriak, botoaren bitartez erabaki behar zuen Augusto Pinochet, estatu kolpea eman zuen diktadoreak burutzen zuen erregimen militarrarekin jarraitu nahi zuten edo ez. Pelikula hau Oscar Sarietarako aukeratuta izan zenez, Akademiako Sarietara nominatuta egon zen lehendabiziko pelikula txiletar bilakatu zen.

El club, bere bosgarren filma, 2015eko otsailean estreinatu zuen Berlinalen. Jaialdian Zilarrezko Hartza lortu zuen epailearen sariagatik. Pelikula hau kura talde batean zentratzen da, zeinak zeregin erreprobatorioak egiteagatik Eliza Katolikoak herri ezezagun bateko etxe batean ezkutatuta dituen. Berlinaleko sariaz gain, Urrezko Globoak jaialdirako nominazio bat lortu zuen ingelesez ez dagoen film onenen kategorian.

Bideoklipei dagokionez bere estreinaldia 2013. urtean izan zen, Electrodomésticos taldearen Se caiga el cielo diskoaren parte den "Detrás del alma" abestiaren bideoklipa zuzendu zuelako. Hurrengo urtean, 2014ean, lehendabiziko aldiz opera bat zuzendu zuen, Leos Janácecken Katia Kabanova. Opera hau maiatzaren 2an estreinatu zen Santiagoko Antzerki Munizipalean.

2017an Larrainek ekoitzitako Una mujer fantástica filmak Ingelesez besteko film onenaren Oscar Saria eskuratu zuen, Oscarra irabazten zuen lehen film txiletarra bihurtu zelarik. 2017 urtearen amaieran jakinarazi zen Larrainek thriller erlijiosoko Santa Maria telesaila zuzenduko zuela. Fox Networks Group Latin America eta Movistar+ España arduratu ziren ekoizpenaz.

Bizitza pertsonala aldatu

Bere familia eskuindarra izan arren, bere lanak zineasta gisa ez dauka zerikusirik korronte politiko horrekin, baizik eta ziur dagoen antipinochetista jarrera batekin.

Bi seme- alaba dauzka, Juana (2008) eta Paskuala (2011). 2014ko amaieratik Antonia Zegers aktoreak eta Pablo Larrainek zuten maitasun harremana amaitu zen.

Filmografia aldatu

Zuzendari aldatu

Ekoizle aldatu

Kanpo estekak aldatu