Globigerinida foraminifero kaltzitiko hialinoen orden bat osatzen dute, planktonean oso ugaria Kretazeotik aurrera. Hiltzerakoan bere oskolek hondo ozeanikoa osatzen dute eta arroka sedimentario pelagikoak osatzen dituzte. Paleoekologia eta eboluzioa ulertzeko oso erabilgarriak dira. Foraminifero planktonikoaren baliokidetzat erabil daiteke.

Globigerinida
Jurasiko-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaChromista
AzpierreinuaHarosa
FilumaForaminifera
Ordena Globigerinida

Biologia

aldatu

Bere zitoplasma eta bizitza prozesuak gainontzeko foraminiferoen antzekoak dira, batez ere Rotaliina subordenarekin alderatuta.

Elikatzea

aldatu

Arantzak dituzten espezieak haragijaleak dira, batez ere kopepodoak jaten dituztelarik. Arantzarik gabeko espezieek diatomeak eta erradiolarioak jaten dituzte.

Izaki gehienek sinbionteak dituzte eurekin, batez ere forma arantzatsuetan. Bestalde espezie ez arantzatsuek ez dute izaten. Sinbionte hauek fotosintesia egiten dute eta modu honetan oxigenoa ematen diote foraminiferoari, baina elikagai gisa ere balio dezakete. Foraminifero planktonikoak, beraz,orojaleak dira.

Birsorkuntza

aldatu

Foraminifero planktonikoak 300.000tik 400.000ra zelula flagelatu askatzen dituzte, gameto modukoak. Hauetariko bakoitzak 3 eta 5 μm, euretariko bakoitzak gero bere oskol propioa osatzen duelarik. Ernalkuntza zikloak ilargiarekin bat egin ohi dute.

Sistematika

aldatu

Gaur egun 100 bat espezie bizi dira ozeano guztietan. Hala ere euren biologia gutxitan erabiltzen dira ikerketa gehienak mikropaleontologiaren atalean egin baitira, hau da, oskolaren formari erreparatuz.

Erabilerak

aldatu

Foraminiferoak askotan erabiltzen dira mikropaleontologian, berreraikuntzak egiteko. Bere balio bioestratigrafikoa handia da, baina baita ere paleoekologia eta paleogeografia ezagutzeko.

Bioestratigrafia

aldatu

Globigerininaren erabilera bioestratigrafikoa oso handia da. Foraminifero planktonikoak izanda zabalkuntza geografiko handia dute, oso txikiak dira eta ugariak eta korronteek ere garraiatu ditzakete. Hau dela eta bi unitate estratigrafiko ezberdin euren fosil edukiaren arabera lotu daitezke munduko bi leku ezberdinetan.

Gainera mutagarritasun handikoak izanda espezie berri baten agerpena edo desagerpenak sarri gertatzen dira eta honek biozonak egiten laguntzen du.

K/T muga zehazterako garaian oso erabilgarriak izan dira, zehaztasun handiko isokronak eratzen dituztelako.

Ekologia eta paleokologia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Foraminiferoen erabilera paleokologikoa»

Globigerininaren barruan dauden espezie guztiak planktonikoak dira eta, beraz, ez dute ingurugiro ezberdinen datu gehiegirik ematen. Hala ere itsaso guztietan eta sakonera guztietan bizi direnez asoziazio ezberdinak ikertuz uraren tenperatura, latitudea... ezagutu daiteke. Gazte eta zaharren arteko ratioak uraren sakonera esango digu.

Erreferentziak

aldatu
  • MICROPALEONTOLOGIA. Molina, Eustoquio - 2º ed. Zaragoza: Prensas Universitarias de Zaragoza, 2004.

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Globigerinida  

Ikus, gainera

aldatu