Ireki menu nagusia

Gleb Anatolievitx Panfilov (errusieraz: Глеб Анатольевич Панфилов; Magnitogorsk, 1934ko maiatzaren 21a) errusiar zinemagilea da. Errusiako Telebistan aritu zen San Petersburgoko Studio Lenfilmen sartu aurretik. Bere lehen film luzea, V Ogne Broda Net (1967, Sutan ibirik ez), nahikoa izan zuen Uhin Berri deituriko mugimenduko izenik aipatuenetako bat bihurtzeko. Nacalo (1970, Hasiera) eta Prosu slova (1957, Hitza eskatzen dut) filmen ostean, Tema (Gaia) egin zuen 1979an, zeina ez baitzen zabaldu 1986 arte. Hurrengo urtean, Berlingo Zinemaldian Urrezko Hartza irabazi zuen film horrengatik. Geroztik, literatura-lanak zinemara eramaten saiatu da. Beste film batzuk: Valentina (1981), Vassa (1983), Gamlet (1989, Hamlet), Mat (1989, Ama), Romanovy: Ventsenosnaya semya (2000, Romanovtarrak: familia inperiala).

Gleb Panfilov
G panfilov.jpg
Bizitza
Jaiotza Magnitogorsk1934ko maiatzaren  21a (85 urte)
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Familia
Ezkontidea(k) Inna Churikova Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Top Courses for Scriptwriters and Film Directors Itzuli
Gerasimov Institute of Cinematography Itzuli
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria eta gidoilaria
Enplegatzailea(k) Top Courses for Scriptwriters and Film Directors Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Cinematographers’ Union of the USSR Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
IMDb nm0659368
www.glebpanfilov.ru/

FilmografiaAldatu

ErreferentziakAldatu


  Artikulu hau Errusiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.