Gizon ezpain-okerra, The Man with the Twisted Lip ingelesez, Arthur Conan Doyle eskoziar idazleak argitaratutako Sherlock Holmes detektibe ospetsuari buruzko kontakizun laburra da. 1891ko abenduan kontakizun labur eta solte modura The Strand Magazine aldizkarian argitaratu zen. Ondoren, 1892an, Sherlock Holmesen Abenturak liburu bilduman argitaratu zen, aldizkari horretan argitaratutako Sherlock Holmesi buruzko beste hainbat kontakizun laburrekin batera .

Gizon ezpain-okerra
Ilustrazioa: Sidney Paget
Datuak
Idazlea (1891)
Argitaratze-data1891
GeneroaDetektibe eleberria
Jatorrizko izenburuaThe Man with the Twisted Lip
HerrialdeaErresuma Batua
BildumaSherlock Holmesen Abenturak
Euskaraz
IzenburuaGizon ezpain-okerra

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1889ko ekaineko gau batean, Watsonek bere lagun Isa Whitneyri bila joan behar izan zuen Londresko auzo baxuetako erretoki zikin batera, bere emazte dohakabeak hala eskatuta. Bere harridurarako, han aurkitu zuen Holmes, eta opioaren eta bere munduari buruzko istorio bat izango zela zirudienak, erabateko bira eman zuen. Watsonek Holmes egiten ari zen ikerketarekin bat egin zuen, emazteari ohar bat bidaliz.

Holmesek Watson Kent konderrira eraman zuen. Bidean, Saint Clair senar-emazteak The Cedars luxuzko etxe batean bizi zirela azaldu zion. Neville Saint Clair senarraren desagerpenak, egoera misteriotsuan, Watsonek aurkitu zuen zulo zikinera eraman zuen Holmes. Dirudienez, Saint Clair Hugh Boonek hil zuen, ezpain-okerra zuen eskale batek, hain zuzen.

Froga guztiek eskalea salatzen zuten. Baina Saint Clairren eraztunarekin batera bere mezu bat emazteari heltzeak itxaropenak erabat aldarazi zituen. Holmesek, bere ohiko gauetako baten ondoren, kasua konpondu zuen. Izan ere, bazegoen pertsona bat zeina konturatu zen diru gehiago irabazten zuela eskale baten plantak egitean bere kazetari lanbidean lan egitean baino.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu