Giza-abere probetan idi-dema da modalitate arrakastatsuenetakoa, baina probarria arrastaka daramatenak zaldiak, astoak eta pertsonak ere izan daitezke. Irudian, idi-dema Eibarren, 1923 urtea.

Giza-abere probak harri handi bat, probarri izenekoa, ahalik eta distantzia luzeenera arrastaka eramatearen herri kirola da. Harria arrastaka eramaten dutenak gizakiak nahiz abereak (idiak, zaldiak, astoak) izan daitezke. Horrela, giza probak, idi-demak, zaldi probak eta asto probak jokatzen dira. Abereak probalari batek gidatzen ditu. Batzuetan abere desberdinen eta gizakien arteko erronkak jokatzen dira eta abereen eta ibilgailuen arteko erronkak ere antolatu dira historian. Probak ospatzeko tokiak horretarako prestaturiko probalekuak (errekako harriz egindako zoruekin, harria hobeto irristatzeko), plazak nahiz kaleak izan daitezke. Euskal Herriaz gainera, idi-demak Kantabrian eta Asturiasen ere jokatzen dira.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekakAldatu