Zaldi proba

Zaldi proba abere proba bat da, zaldi batek probarri bat denbora jakin batean ahalik eta distantzia luzeenera eramatean datzana. Asto proban, 600 kilo inguruko probarriak izaten dira; zaldi proban, berriz, probarri astunagoak, 900 kilo ingurukoak, erabiltzen dira. Zaldi proba bereziki Bizkaian da ezaguna, eta ospetsua da Berangon jokatzen den Jose Antonio Landa memoriala. Gipuzkoan, berriz, Joxe Astarbe memoriala jokatzen da 2010. urteaz geroztik Azkoitian.

Zaldi-proba, Urnieta, 2008.

Afroga hauentzako, oro har, lor-zaldiak delako abere motak erabiltzen dira. Euskal Herrian bertako lor-zaldien arrrazak Euskal Herriko mendiko zaldia eta Aurizko zaldia dira.

Zaldi proba kulturanAldatu

Zaldi proba zineanAldatu

  • 2011 urteko Arriya filma zaldi-mando proba baten inguruan girotzen da.

Ikus, gaineraAldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekakAldatu