Probaleku
Probalekua demak edo probak egiteko egokitutako lekua da, plaza errektangularra ohikoan[1], Euskal Herriko kirol-instalakuntza berezi bat.
Probaleku | |
---|---|
kirol azpiegitura eta plaza | |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Ezaugarriak
aldatuProbalekuko plazak guztiz horizontala izan behar du, maldarik gabea. Probarria harkoskor biribilez osatutako zoruaren gainetik eramaten da herrestan. Ariketa horretan laguntzeko eta animaliek (edo gizakiek gizon-probetan) irrist ez egiteko, errekarrizko zorua izaten da ohikoena probalekuetan, harriaren eta zoruaren arteko marruskadura egokien gutxitzen duen harri mota[2]. Plazaren luzera aldatzen da herri batetik bestera baina 22 eta 28 metro bitartean ibili ohi dira[3].
Plazaren luzea egiteari iltzea esaten zaio. Dema arautuetan araudiak eskatzen du probalekuak erdian marka argia izan dezan, zinta esaten zaiona, iltzeak osa ondoren erdiraino iristen bada harria, hainbat iltze eta zinta bat egin duela esaten da[4].
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Euskaltzaindiaren Hiztegia - Probaleku» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
- ↑ «Abere-probak - herrikirolak» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
- ↑ «Idi-dema: Harrobitik plazara - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
- ↑ Aberre probak / Gizon probak |. (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).