Giovanni Battista Rosso Fiorentino

margolari italiarra

Rosso Fiorentino, jatorrizko izena: Giovanni Battista di Jacopo (Florentzia, 1494ko martxoaren 8a - Paris, 1540ko azaroaren 14a), italiar margolari manierista izan zen.

Giovanni Battista Rosso Fiorentino

Bizitza
JaiotzaFlorentzia1494ko martxoaren 8a
Herrialdea Italia
HeriotzaParis1540ko azaroaren 14a (46 urte)
Heriotza moduasuizidioa
Hezkuntza
HeziketaAccademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, grabatzailea, marrazkilaria eta fresco painter (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Mugimenduamanierismoa

Musicbrainz: 85da8003-b7e7-45c9-b693-5e1d4f6d744e Discogs: 4076782 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Florentzian egin zituen pintura ikasketak. Bere gorabehera handiko izaera erakutsi zuen lehen koadroetan, Ama Birjina lau santuekin, Jesus hila gurutzetik jaisten, toskanar manierismoaren aitzindari bihurtuko zuena. Andrea del Sartorekin ikasi zuen, eta harekin eta Pontormorekin batera lan egin zuen Annunziatako freskoetan (1517). Haiek bezalaxe, Rosso ere Dureroren irudietan oinarritu zen. Rossoren ikuspegi manieristak dinamismo bereziko bortizkeria goresten du, eta gainaldeak era geometrikoan lantzen ditu. Kubismoaren abstrakzioara eta esmaltearen koloreetara hurbiltzen da zenbaitetan. Rossoren manierismoa ondoen agertzen duen lana Moises Jetroren alabak defendatzen (Mosè difende le figlie di Jetro, 1523-1527, Uffizi Galeria, Florentzia) da, Erroman izan zen garaian pintatu zuena. Michelangeloren eragina agerian du, bestalde.

 
Moises Jetroren alabak defendatzen, 1523-1527

Erroman eta Arezzon lan egin ondoren (Gurutzea aldapan gora), 1530ean Frantziara joan zen Frantzisko I.ak hots eginda, eta Fontainebleauko gazteluko dekorazio-lanen zuzendari izan zen. Sasoi hartan pintatu zuen Pietatea obra (1535, Louvre, Paris) da artistaren maisulanik aipagarrienetakoa. Fontainebleauko eskolako aitzindaria izan zen. Garai horretakoa da, adibidez, Santa Ana gehiegizko espresionismo geometrikoa duena, karikaturaren hurbilekoa.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giovanni Battista Rosso Fiorentino