Ireki menu nagusia

Andrea del Sarto (Florentzia, 1486 - Florentzia, 1530) italiar margolaria izan zen. Goi Errenazimentuko Florentziako klasizismoaren maisu handia izan zen.

Andrea del Sarto
Andredelsartoselfportrait.jpeg
Bizitza
Izen osoa Andrea d'Agnolo di Francesco di Luca di Paolo del Migliore Vannucchi
Jaiotza Florentzia1486ko uztailaren 16a
Herrialdea  Florentziako Errepublika
 Italia
Heriotza Florentzia1530eko irailaren 29a (44 urte)
Hobiratze lekua Santissima Annunziata Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: izurri bubonikoa
Familia
Ezkontidea(k) Lucrezia del Fede  (1518 -
Irakaslea(k) Piero di Cosimo
Raffaellino del Garbo Itzuli
Ikaslea(k) Pontormo
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Lantokia(k) Florentzia
Lan nabarmenak Madonna of the Harpies Itzuli
Annunciation Itzuli
Last Supper Itzuli
Mugimendua Goi Pizkundea

BiografiaAldatu

Andreak Florentzian ikasi zuen, zilargile lehendabizi, eta Piero di Cosimo margolari handiarekin ondoren. Hala eta guztiz ere, bere heziketarako oinarrizkoa izan zen Rafael, Fra Bartolomeoren eta Leonardoren lanen azterketa. Bi bidaia egin zituen Erromara (1511an eta 1514an) eta bat Veneziara. Frantziara ere joan zen, Frantzisko I.arenren (1518-1519). Andrea del Sartok, dena dela, Florentzian egin zuen lan batez ere. Piero di Cosimo margolari handiaren ikaslea izan zen. Leonardoren eta Rafaelen eragin handia izan zuen, bai eta Andrea eta Fra Bartolomeorena ere.

LanakAldatu

 
Harpien Andre Maria, 1517, Uffizi Galeria, Florentzia.

Florentziako Basilica della Santissima Annunziatako klaustroan dauden freskoak (1509-1510) eta Scalzitarren klaustrorako egin zituenak (1514-1526) aurrez aurre jarriz gero, argi ikus daiteke Andrea del Sartoren pinturak izan zuen bilakaera. Bilakaera horren lehenengo aldian Philippe Benizzi santuaren bizitza (1510 ing.), Natività della Vergine (1514 ing.) eta Madonna del Sacco (1525) lanak pintatu zituen. Zenbaiten iritziz, azken horixe da Andrearen lan nagusia.

Bigarren aldian, berriz, San Joan Bataiatzailearen bizitza (1512-1526) eta Ikustaldia (1524) margotu zituen. 1521. urtean Poggion (Tributo a Cesare) eta Florentziako San Salvi elizan (Afaltokia, 1529. urtea arte amaitu ez zuena) lan egin zuen.

Andrea del Sartok lan ugari egin zituen, baina kolore finak erabiltzeko zuen gaitasun berezia lan hauetan ikusten da ondoen: Familia Santua (Louvre, Paris), Harpien Andre Maria (1517, Uffizi Galeria, Florentzia), Hirutasunaren borroka (1517-1518, Palazzo Pitti, Florentzia), San Joseren bizitzaren eszenak (1515-1516, Palazzo Pitti, Florentzia), Isaaken sakrifizioa (1527, Prado Museoa, Madril). Andrearen lanen artean aipatzekoak dira, bestalde, erretratuak, eta horien artean Ritratto di scultore (1518 aldean, National Gallery, Londres), hartu behar da kontuan. Hainbat eta hainbat marrazki egin zuen, eta baita proiektuak ere (Era sinbolikoan urkatutako Kapitain traidoreak saila, Florentziako Bargello jauregiaren kanpoaldeko horma irudietarako).

Andrea del Saltoren lanak orekaz eta harmoniaz heterik daude, eta formari dagokionez perfektoak dira: Vasarik akatsik gabeko pintorea zela esaten zuen. Mugarri izan zen belaunaldi gaztearentzat: Pontormo, Rosso Fiorentino eta Giorgio Vasari.

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrea del Sarto