Gijóngo akuarioa (gaztelaniaz: Acuario de Gijón) Gijóngo Poniente hondartzan dagoen akuario publikoa da, Astilleros del Cantábrico enpresa ohiaren eraikinetan dagoena. Agintariek 2006ko ekainaren 9an inauguratu zuten eta ekainaren 10ean ireki zituen ateak. Egun, Coutant Aquariums enpresak kudeatzen du.

Gijóngo akuarioa
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
AutonomiaAsturiasko Printzerria
ProbintziaAsturiasko probintzia
Asturiasko kontzejuGijón
Koordenatuak43°32′32″N 5°40′37″W / 43.542194°N 5.676875°W / 43.542194; -5.676875
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2006ko ekainaren 9a
Webgune ofiziala

2.000 m²-ko esposizioa du, eta bertan daude ur gezako eta gaziko 60 akuario, ekitaldietarako auditorio bat, 100 m² inguruko hezkuntza-gela bat eta itsas ugaztunak eta narrastiak indarberritzeko gune bat. 60 tanke horien barruan 250 animalia-espezie inguru daude, arrainen, ornogabeen, ugaztunen, narrasti, anfibioen eta txorien artean. 1,5 eta 3 metro arteko luzera duten 8 marrazo nabarmentzen dira, Floridatik zuzenean iritsiak. Guztira, 5.000 ale inguru daude; hala ere, denborak aurrera egin ahala eta sistemak erabat heldu ahala, 7000-8000 ale lortzea espero da.

Kanpo estekak aldatu