Gifu (prefektura)
Gifu prefektura (japonieraz: 岐阜県 Gifu-ken ) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da, Chūbu eskualdean dagoena. Hiriburua Gifu hiria da.
Gifu prefektura 岐阜県 | |||
---|---|---|---|
Japonia | |||
Ereserkia | |||
Gifu Kenmin no Uta (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Japonia | ||
Izen ofiziala | 岐阜県 | ||
ISO 3166-2 | JP-21 | ||
Hiriburua | Gifu | ||
governor of Gifu Prefecture (en) | Hajime Furuta (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 35°23′28″N 136°43′20″E / 35.39119°N 136.72219°E | ||
Azalera | 10,621,17 km² | ||
Mugakideak | Aichi, Fukui, Ishikawa, Mie, Nagano, Shiga eta Toyama | ||
Punturik altuena | Hotaka-dake | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.975.397 (2020ko irailaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||
Dentsitatea | 197,75 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Honshu | ||
Uhartea | Honshu | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) | ||
pref.gifu.lg.jp, pref.gifu.lg.jp…, pref.gifu.lg.jp…, pref.gifu.lg.jp…, pref.gifu.lg.jp… eta pref.gifu.lg.jp… |
Historia
aldatuHonshu uharteko erdialdean dagoenez, ekialdea eta mendebaldea konektatzeko bideen elkargunean dago, eta Japoniako historian zehar askotan izan da borrokalekua. Sengoku Aroan, honela esan ohi zen: "menderatu Gifu, eta Japonia menderatuko duzu".
Gaur egungo Gifu prefeturaren lurraldea antzinako Hida eta Mino probintziei dagokie, baita Echizen eta Shinano probintzien zati batzuei ere.
Historikoki, Japoniako osoko ezpatagintzaren gunea izan da; Sekiko ezpatak Japoniako onenak izatearen ospea zuten.
1891ko urriaren 28an, gaur egungo Motosu hiria lurrikaren handi baten epizentroa izan zen. Japoniako inoizko bigarren handiena izan zen, 8,0 magnitudekoa. Pitzadura erraldoi bat utzi zuen lurrean, gaur egun ere ikus daitekeena.
Geografia
aldatuItsas kostarik ez duen Japoniako prefetura gutxietakoa da. Zazpi prefeturak inguratzen dute: Aichi, Fukui, Ishikawa, Mie, Nagano, Shiga eta Toyama.
Iparraldean, Hida eskualde menditsua dago (Hida mendiak, Kiso mendiak, Ryōhaku mendiak). Hegoaldean, Mino eskualdea dago, Ibo, Kiso eta Nagara ibiek eratutako alubio-lautada emankor batean.
Ekonomia
aldatuJarduera tradizionalak nekazaritza eta papergintza dira, baina, gaur egun, manufaktura-industria da nagusi: aeroespaziala eta automobilgintza. Garrantzitsua dira, halaber, doitasunezko makinen fabrikazioa, plastikoen konformazioa eta moldegintza. Kakamigahara da industriagune nagusia; han daude, adibidez, Kawasaki eta Mishubishi enpresa handiak.
Banaketa administratiboa
aldatuHiriak
aldatu* Hiri handienak:
- Gifu (hiriburua, 412.779 biztanle)
- Ōgaki (163.047 bizt.)
- Kakamigahara (145.126 bizt.)
- Tajimi (114.866 bizt.)
- Kani (99.318 bizt.)
- Takayama (94.879 bizt.)
- Seki (92.896 bizt.)
* Hiri guztiak:
Herriak barrutika sailkatuta
aldatuOndasun nabarmenak
aldatu- Shirakawa-gō eta Gokayama herri historikoak (Gizateriaren Ondarea).
- Gifuko gaztelua
- Ōgakiko gaztelua
- Sunomata gaztelua (Ōgaki)
- Eihō-ji tenplua (Tajimi)
- Hida Minzoku Mura museo herria (Takayama)
- Nagara ibaia
- Chūbu-Sangaku Parke Nazionala
Iruditegia
aldatu-
Eihō-ji tenplua.
-
Elurrezko hormak Norikura mendian.