Shiga (prefektura)
Shiga prefektura (japonieraz: 滋賀県 Shiga-ken ) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da. Lurraldea Biwa aintziraren inguruan zabaltzen da eta hiriburua Ōtsu da.
Shiga prefektura 滋賀県 | |||
---|---|---|---|
Japonia | |||
Ereserkia | |||
Shiga Kenmin no Uta (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Japonia | ||
ISO 3166-2 | JP-25 | ||
Hiriburua | Ōtsu | ||
governor of Shiga Prefecture (en) | Taizo Mikazuki (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 35°00′16″N 135°52′07″E / 35.00436°N 135.8685°E | ||
Azalera | 4,017,36 km² | ||
Mugakideak | Kyoto, Mie, Fukui eta Gifu | ||
Punturik altuena | Mount Ibuki (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.411.168 (2021eko martxoaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||
Dentsitatea | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Kansai | ||
Uhartea | Honshu | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) | ||
www.pref.shiga.lg.jp/multilingual/english/index.html www.pref.shiga.lg.jp |
Historia
aldatuPrefektura-sistema ezarri aurretik, Shigaren eremuak Ōmi edo Gōshū izena zuen. Ōmik Japoniako ekialdea eta mendebaldea lotzen zituen, eta merkataritza-gune garrantzitsua izan zen.
Han sistemaren abolizioaren ondoren, Ōmi eremuan zortzi prefektura sortu ziren, eta Shigako prefektura osatuz batu ziren 1872ko irailean.
Geografía
aldatuHonshu uharteo mendebaldean dago. Mugakideak hauek dira: iparraldean,Fukui; ekialdean Gifu; hego-ekialdean Mie; mendebaldean, Kyoto.
Biwa aintzira, Japoniako handiena, prefekturaren erdian dago, eta prefekturaren azaleraren seiren bat hartzen du. Azaleraren % 37 natura-parke gisa babestuta dago. Seta ibaia Biwa aintziran hasten da eta Osakako Badiareino joaten da. Prefektura hainbat mendilerrok inguratu eta ixten dute, Hira eta Hiei mendiak mendebaldean, Ibuki mendiak ipar-ekialdean eta Suzuka mendiak hego-ekialdean. Ibuki mendia (1.377m) da prefekturako garaiena.
Klima
aldatuShigako klima nabarmen aldatzen da iparraldetik hegoaldera. Hegoaldea beroa da; iparraldea, berriz, hotagoa da, eta elur ugari egiten du. Horregatik, eski-estazioak daude.
Banaketa administratiboa
aldatuHiriak
aldatu- Hiri handienak:
- Ōtsu (hiriburua, 329.024 biztanle)
- Kusatsu (123.512 bizt.)
- Higashiōmi (117.487 bizt.)
- Hikone (110.945 bizt.)
- Kōka (94.007 bizt.)
- Nagahama (83.555 bizt.)
- Hiri guztiak:
Herriak barrutika sailkatuta
aldatuEkonomia
aldatuPrefekturaren seiren bat landatua dago, eta % 90 arroz soroak dira. Honetaz gain ekialdeko Shiga abeltzaintzarengatik da ezaguna, mendebaldea aldiz te berdearengatik.
Biwa aintziran arrantza egiten da eta perla haztegiak ere badaude.
60. hamarkadan industria garatu zen eta prefekturaren Barne Produktuaren %44'8aren jatorria berau da. Japoniako prefekturen artean bigarren sektoreak duen portzentai handiena da. Informatika eta teknologia konpainiak dira gehienak baina prefekturako industria tradizionala oihalgintza izan da.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak (Gizateriaren Ondarea): Ōtsun Enryaku-ji tenplua dago.
- Mangetsu-ji tenplua (Ōtsu)
- Mii-dera tenplua (Ōtsu)
- Ishiyama-dera tenplua (Ōtsu)
- Hikone gaztelua
- Biwa aintzira
- Hira mendilerroa
Iruditegia
aldatu-
Ōtsu.
-
Enryaku-ji tenplua (Ōtsu).
-
Mangetsu-ji tenplua (Ōtsu).
-
Mii-dera tenplua (Ōtsu).
-
Ishiyama-dera tenplua (Ōtsu).