Ōgaki (Gifu)

Ōgaki (japonieraz: 大垣市 Ōgaki-shi?) , Japoniako Gifu prefeturako bigarren hiria da. 2014ko erroldaren arabera 160.095 biztanle ditu. Nagoiatik gertu dagoenez ia 9 milioi biztanle dituen Chūkyōko metropoli eremuaren parte da.

Ōgaki
大垣市
Japoniako hiria
Ogaki city from Yoro Mountains.jpg
Flag of Ogaki, Gifu.png Symbol of Ogaki Gifu.svg
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Chūbu
Gifu
Izen ofiziala大垣市
大垣町
Jatorrizko izena大垣市
Geografia
Koordenatuak35°21′34″N 136°36′46″E
Ogaki in Gifu Prefecture Ja.svg
Azalera206,52 km²
MugakideakGifu, Hashima, Mizuho (en) Itzuli, Anpachi (en) Itzuli, Gōdo (en) Itzuli, Wanouchi (en) Itzuli, Tarui (en) Itzuli, Sekigahara (en) Itzuli, Ikeda (en) Itzuli, Yōrō (en) Itzuli, Maibara (en) Itzuli, Taga (en) Itzuli eta Inabe (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria158.386 (2020ko irailaren 1a)
Red Arrow Down.svg−1.493 (2015)
Dentsitatea766,74 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1918ko apirilaren 1a eta 1889ko uztailaren 1a
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakNamur, City of Glen Eira (en) Itzuli eta Stuttgart
http://www.city.ogaki.lg.jp/

HistoriaAldatu

Ōgakiko gaztelua 1500 urtean eraiki zen eta Sekigaharako borrokan paper garrantzitsua izan zuen. 1556 urtean Toyotomi Hideyoshi generalak Sunomata gaztelua eraiki zuen. Bi hauen inguruan eratuz joan zen herria. XVII mendeko Matsuo Bashō haiku poetaren bidaietako baten amaiera Ōgakin izan zen Oku no Hosomichi liburuan kontatzen duen bezala. Edo Aroan Nakasendō errepideko posta-hiria izan zen.

Udalerria 1918ko apirilean udalerria eratu zen eta hurrengo urteetan inguruko herriak bereganaten hasi zen lurraldea zabalduz. 1945ean Bigarren Mundu Gerrako bonbaketak izan zituen eta besteak beste gaztelua suntsiturik gelditu zen. 1988an lortu zuen hiri estatusa eta gaur egun prefeturako bigarren hiri jendetsuena da.

GeografiaAldatu

Nōbi lautadan kokaturik dago, Gifu prefeturaren hego-mendebaldeko muturrean. Elkar loturik ez dauden hiru lurraldek osatzen dute, Sunomata ekialdean, Ōgaki erdian eta Kamiishizu mendebaldean. Ibi ibaiak zeharkatzen du eremua eta Nagara ibaiak banatzen du Gifu hiriburutik.

Ondasun nabarmenakAldatu

IruditegiaAldatu

Hiri senidetuakAldatu

Kanpo estekakAldatu