Gibelgorri orriurdinska

Gibelgorri orriurdinska (Russula mairei edo Russula nobilis) Russulaceae familiako onddoa da.[1]

Gibelgorri orriurdinska
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula nobilis
Velen., 1920
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
gero laua
 
himenioa askea da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Gibelgorri orriurdinska goitik.
Gibelgorri orriurdinska azpitik.

Deskribapena

aldatu

Atala: Emiticinae

Kapela:10 cm arteko diametrokoa, globo itxurakotik ganbilera, ildaskarik gabeko ertza du, likatsua hezetasunean, gorri-laranja kolorekoa.

Orriak: Zuriak, batzuetan tindu berdexkekin, ia libreak, zabal samar, orritxo gutxi izaten ditu, eta oso antolaera erregularrarekin,

Hanka: Zuria, laburra eta lodia.

Haragia: Solidoa, baina hauskorra, zuria. Fruta usaina du eta zapore mina.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Nobilis epitetoa ere latinetik dator, noblea, esan nahi duen "nobilis" hitzetik.

Jangarritasuna

aldatu

Ez du sukaldaritzarako balio, zapore mina duelako. Gainera, toxikotasun txiki bat izan dezake.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Russula emetica delakoarekin nahas daiteke, baina hau handiagoa da, ez da hain trinkoa, oina luzeagoa eta estuagoa du, ildaskak ditu kapelaren ertzean eta laranja baino gorriagoa da. Antzeko espezieak daude, eta, ondorioz, talde hau oso konplexua da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenaren amaieran. Hainbat baso hezeetan, batez ere pagadietako orbeletan. Kantauri aldeko hostogalkorretan eta penintsulako erdialdeko pinudi basatietan.

Banaketa eremua

aldatu

Europa, Ipar Amerika.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.

Kanpo estekak

aldatu