Russula vinosa Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jateko nahiko ona, batez ere kolorea oraindik hondatu ez zaien aleak. Beste espezie batzuekin nahastea komeni da.

Russula vinosa
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula vinosa
Lindblad, 1901

Sinonimoa: Russula decolorans var. obscura

Deskribapena aldatu

Kapela: Handia, 5 eta 15 cm bitarteko diametrokoa, ganbil-biribildutik lauagora, ertza pruina pixka batekin. Azal leuna, nahiko distiratsua, zati batean bereiz daitekeena, erdialdea gorrixka edo arrosa-purpura, eta ertza pixka bat morea.

Orriak: Zabal samar, beix-krema kolorekoak eta hori-okrerako joerarekin.

Hanka: Kapela baino laburragoa da proportzioan, zilindrikoa, trinkoa, zuria, zahartzean edo ebakitzean, gris-beltzaxka bihurtzen da.

Haragia: Nahiko malgua, zuria, ebakitzean gris ilun kolorekoa bihurtzen da, usaingabea eta zerbait mina. Espora-jalkin zurixka.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka kolorea dutelako Russula generoko espezie askok.

Jangarritasuna aldatu

Nahiko ona jateko.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Russula paludosa delakoarekin nahas daiteke, hau handiagoa da, antzeko kolorea du, baina uniformeagoa. Antzeko beste espezie batzuk ere badaude.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenaren hasieran. Koniferoen baso hezeetan eta inguruko oihanpeko goroldiotan. Eremu zingiratsuetan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Groenlandia, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Txina, Uganda, Boli Kosta.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 65 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 126 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Russula vinosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu