Javier de Isusi
Javier de Isusi (Bilbo, 1972-) komikigile bizkaitarra da. Arkitektura ikasi ondoren Donostian eta Lisboan, lanbide horretan jardun eta gero, urtebetez bidaiatu zuen eta marrazkiak egitean eta komikigintzan murgiltzen hasi zen.[1] 2021ean, Euskadi Literatura Saria irabazi du Transparentes. Historias del exilio colombiano (2020) lana dela-eta, Lan Literarioen Ilustrazioa kategorian.[2]
Javier de Isusi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1972 (49/50 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | komikigilea eta ilustratzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
LanakAldatu
Data | Izenburua | Argitaldaria |
---|---|---|
2004 | Los viajes de Juan Sin Tierra 1 – La pipa de Marcos | Astiberri |
2007 | Los viajes de Juan Sin Tierra 2 – La isla de Nunca Jamás | Astiberri |
2008 | Los viajes de Juan Sin Tierra 3 – Río Loco | Astiberri |
2008 | Las cenizas de la abuela | "Dos veces breve" #17 |
2010 | Los viajes de Juan Sin Tierra 4 – En la tierra de los Sin Tierra | Astiberri |
2012 | Ometepe | Astiberri |
2015 | He visto ballenas/Baleak ikusi ditut | Astiberri |
2017 | Asylum (Gazteleraz eta euskaraz) | CEAR-Euskadi / Astiberri |
2019 | La divina comedia de Oscar Wilde | Astiberri. |
2020 | Transparentes. Historias del exilio colombiano | Astiberri, Hegoa (elkartea), Comisión de la verdad[3] |
Los viajes de Juan Sin TierraAldatu
2004an "La pipa de Marcos" kaleratu zuen Astiberri argitaletxearekin, "Corto Maltese" famatuan inspiratutako "Vasco" pertsonaia lehenengo aldiz agertuz, liburu honetan Chiapasko estatu mexikarrean girotuta. Bi urte geroago, 2006an, "La isla de Nunca Jamás" atera zuen argitaletxe berarekin, pertsonaia bera harturik baina oraingoan istorioa Nikaraguan kokatuta dagoelarik.
Aurreko bi liburuek tetralogia osatzeko sortu zituen Isusik, "Los viajes de Juan Sin Tierra" izenekoak. Izan ere, "Vasco" bere pertsonaia Juan lagunaren bila abiatzen da munduan zehar, eta horixe da istorio sorta honen haria. Hirugarren istorioak "Río Loco" izenburua eduki zuen eta laugarrenak "En la tierra de los Sin Tierra."
ErreferentziakAldatu
- ↑ Isusi, Javier de. (2014). Baleak ikusi ditut. Astiberri, 218 or. ISBN 978-84-15685-60-9..
- ↑ Berria. «Alex Gurrutxagak Euskadi saria irabazi du, Xabier Leteri buruzko saiakeragatik» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Transparentes. Historias del exilio colombiano - Astiberri Ediciones» www.astiberri.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-20).
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz)Elkarrizketa "Entre cómics" webgunean
- (Gaztelaniaz):[1] Alex Oviedo erreportaia Bilbao aldizkarian, 2020ko abenduan.