Gerra txikia
- Artikulu hau liburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gerra Txikia».
Gerra txikia liburua 2014ko maiatzean kaleratu zuen Lander Garrok, haren bigarren eleberria izanik.[1] Antza denez eleberri honek elementu autobiografikoak ditu,[2] hau da, egileak liburuaren protagonista bezala, euskal errefuxiatuen semea izan zen gerra zikinaren garaietan. Modu batez, egilea Xabier haurrarekin identifikatu egiten da. Ziur aski 2014ko euskal eleberri onenetarikoa da hau.
Gerra txikia | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | (2014) |
Argitaratze-data | 2014 |
Generoa | Eleberria |
Herrialdea | Euskal Herria |
Orrialdeak | 293 |
ISBN | 97-84-92468-58-4 |
Izenburua
aldatuProtagonistaren krisi une batean euskal dantzak ikasteaz uzten du etxean ezer esan gabe. Disimulatzeko, ikasteko orduetan, paseo luzeak ematen ditu. Horrelako batean Mundu Gerran aberriaren alde eroritakoei eskainitako oroigarria aurkitzen du. Han zera irakurtzen du: Aux Héros Hendayais de la Grande Guerre; horren aurrean Xabierrek pentsatzen du: "Ba ote da gerra txikirik?"[3]
Narratzailea
aldatuLiburua hirugarren pertsona idatzita dago baina narratzaileak dena Xabierren ikuspuntutik kontatuko du. Narratzaileak Xabierren barne pentsamendu guztiak ezagutzen ditu, haren sentimenduak eta beldurrak.
Argumentua
aldatuJose Mari Ugarte Lapurdin errefuxiatua dago ETAkidea izateagatik. Haren familia, ordea (ama eta hiru seme-alaba) Errenterian gelditu dira. Hegoaldean bizitza ez da erreza amarentzat, nahiko lan gogorrak egin baititu aurrera ateratzeko. Ahal dutenean Iparraldera doaz aitarekin egotera. Han ikusten dutena ez da seme-alaben gustukoa baina, azkenik, gurasoek Hendaian bizitzeko elkartzea erabakitzen dute. Protagonista Xabier da, seme-alaben txikiena eta bere mundua haurren mundua da. Begi xaloekin inguruan gertatzen den guztia aztertzen du. Hendaian direla GALeko erasoak hasten dira eta Ugarterren gertuko batzuk hiltzen dituzte. Aita, beldurrez jota, seme-alabekin gero eta petralagoa da. Bitartean seme-alabak inguru berrira moldatzen saiatzen dira, errealitate berrian egokitzen. Xabierrek eskola berria ezagutuko du, neskak, maitasuna, zigarroak, lehen kontzertua... Poliki-poliki Xabierrek, gerra inguru horretan, haurtzaroa gaindituko du.
Pertsonaia nagusiak
aldatu- Xabier: seme-alaben txikiena, adina ez da ondo zehazten baina hasieran zortzi-bederatzi urte izango ditu.
- Jose Mari Ugarte: aita, eleberri osoan pertsonaia urruna.
- Ama: nobelan zehar handitzen joago den pertsonaia; zenbait momentutan Xabierrek superheroia moduan ikusiko du.
- Gotzon: Anaia nagusia. Punki egiten da eta aitak hori ezin du eraman. Xabierren konplitzea.
- Nagore: Arreba bakarra. Liburuetan gordetzen du bere burua.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Lander Garro Sautrela saioan.