Gerra gautxoa Argentinako ipar-mendebaldeko gatazka armatua izan zen, 1814-1825 bitartean gertatu zena, milizia eta gerrillari talde independentisten eta espainiar armada erregezalearen artean. Borrokaldi gehienak Argentinako Salta eta Jujuy probintzietan gertatu ziren, eta baita egungo Boliviako Tarija departamenduan.[1]

Gerra gautxoa
Ameriketako Espainiar lurraldeen independentzia gerrak
Data1814-1825
LekuaSalta del Tucumángo intendentzia
EmaitzaSaltako abertzaleen garaipena
Gudulariak
Rio de la Platako Probintzia Batuak
· Salta probintzia
Espainiar Inperioa
· Peruko Erregeorderria
· Charcasko auzitegia
Buruzagiak
Martín Miguel de Güemes
Manuel Belgrano
José María Pérez de Urdininea
Joaquín de la Pezuela
Juan Ramírez Orozco
Pedro Antonio Olañeta
José de la Serna
Indarra
1815ean:
4000-5000 gautxo
1817an:
4500-5000 gautxo
1818an:
6610 lagun
Batez beste:
• 6000 infernutar
• 5000 miliziano
• 1000 beterano
Laguntzaileak (teorian):
• Iparraldeko armadako 2000 soldadu eta Tucumángo 5000 miliziano (1816)
• Iparraldeko armadako 3027 soldadu (1817)
• Iparraldeko armadako 3385 soldadu (1818)
Pezuelaren inbasioa:
4050 lagun 1814an
Peru Garaian:
6000-7000 lagun 1816an
La Sernaren inbasioa:
3610 lagun 1817an
Ramírezen inbasioa:
4000 lagun 1820an

Peru Garaitik Argentinako ipar-mendebaldera sartzen ziren espainiar tropei aurre egiteko, Martín Miguel de Güemesek gerrilla estrategia bat antolatu eta zuzendu zuen, gautxo, mestizo, beltz, indiar eta kreole pobreetan oinarritua. Operazio militarren arrakastari esker, 1820an José de San Martín lehorreratu ahal izan zen Perun.[2] Martín Miguel de Güemes 1821ean hil ondoren ere gerrillak jarraitu zuen, 1825ean Peru Garaiko espainiarrek kapitulatu zuten arte.

Erreferentziak aldatu

  1. Pigna, Felipe. Güemes y la guerra gaucha. elhistoriador.com.ar (Noiz kontsultatua: 2024-3-10).
  2. Mata, Sara. Un ejército poco convencional. carasycaretas.org.ar (Noiz kontsultatua: 2024-3-10).

Kanpo estekak aldatu