Germaine Tailleferre (Parc-Saint-Maur, 1892ko apirilaren 19a - Paris, 1983ko azaroaren 7a) Frantziako musikagile eta pianista bat izan zen. Seien Taldeko kide izan zen. Parisko Kontserbatorioan egin zituen ikasketak. Geroago, Ch. Koechlinen eta M. Ravelen ikasle izan zen. Lan aipagarriak dira: Les Mariés de la tour Eiffel (1921), Jean Cocteaurena, eta Marchand d´oiseaux (1923) balletak; 6 Chanson françaises (1930); bi kontzertu ahots eta orkestrarako; harizko tresnetarako kuarteto bat; bi sonata piano eta biolinerako (1924-1952); Il était un petit navire (1951) opera komikoa; La Petite Sirène (1957) opera; pianorako lan ugari, antzerkirako musika eta filmetarako musika.

Germaine Tailleferre

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarcelle Germaine Taillefesse
JaiotzaSaint-Maur-des-Fossés1892ko apirilaren 19a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaManhattan
HeriotzaParisko 13. barrutia1983ko azaroaren 7a (91 urte)
Hobiratze lekuaQuincy-Voisins
Familia
Ezkontidea(k)Jean Lageat (en) Itzuli
Ralph Barton (en) Itzuli  (1926 -
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Henri Dallier (mul) Itzuli
Georges Caussade (mul) Itzuli
Abel Estyle (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, koreografoa, musikologoa eta piano-jotzailea
Jasotako sariak
KidetzaGroupe des Six (en) Itzuli
MugimenduaMusika neoklasikoa
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuapianoa

IMDB: nm0846803 Musicbrainz: 2cf48701-c346-447c-947a-30a85a26f0d9 Discogs: 361811 IMSLP: Category:Tailleferre,_Germaine Allmusic: mn0001866250 Find a Grave: 9179513 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Germaine Tailleferre