Georges Schehadé
Georges Schehadé (Alexandria, Egipto, 1905ko azaroaren 2a - Paris, Frantzia, 1989ko urtarrilaren 17a) frantsesezko poeta eta antzerkigilea izan zen, libanoarra.
Georges Schehadé | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Alexandria, 1905eko azaroaren 2a |
Herrialdea | Libano |
Heriotza | Paris, 1989ko urtarrilaren 17a (83 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, gidoilaria eta dramagilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Bizitza
aldatuBeiruten zuzenbide-ikasketak egin ondoren, Parisen André Breton eta Saint-John Perserekin bat egin zuen. 1938an bere lehenengo poesia-bilduma argitaratu zuen, Poésies, ekialdeko inspirazioa eta surrealismoa nahasten dituena. Ondoren idatzi zituen Rodogune Sinne (1946), Poésies II (1948), Poésies III (1949), L'Écolier sultan (1953, Sultan ikaslea). Poliki-poliki irudi-aberastasunetik lan garbietara igaro zen Schehadé: Le Nageur d'un seul amour (1985, Maitasun bakarreko igerilaria). Antzerki-lanei dagokionez aipagarriak ditu: La Soirée des proverbes (1954, Atsotitzen gaua), Histoire de Vasco (1956, Vascoren historia), Le Voyage (1961, Bidaia), L'Émigré de Brisbane (1965, Brisbanetik atzerriratua).
Bere poesiak haurtzaroan, elezaharretan eta paraboletan du oinarria. Antzerki-lanek, berriz, antzerki surrealistaren ordezkari bihurtzen dute Schehadé. Frantses poeta handien bertso baztertuen antologia berezi bat antolatu zuen, L'Anthologie du vers unique (1977, Bertso paregabearen antologia).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.