Genista Europa eta Asia mendebaldeko larreetan aurki daitekeen Fabaceae familiako landare-genero bat da. Otaberak edo xiristolak genero honetakoak dira, batzuetan izen arrunt horiek dituztenak Cytisus eta Chamaecytisus generoko landareak izan daitezkeen arren. Iberiar Penintsulan 39 espezie beha daitezke, mundu mailan 125 espezie onartuta egonik[1].

Genista
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
SubfamiliaFaboideae
Generoa Genista
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakGenista bristle (en) Itzuli
Genista germanica espeziearen ilustrazioa.

Deskribapena aldatu

Genista generoko fabazeoak zuhaixka eta mulu arantzadun zein gabeak dira. Hosto bakun zein trifoliatu erorkorrak dituzte. Pulbinuloak dira (kuxien eran loditutako hosto oinak), estipula txikidunak edo gabeak.

Loreak luku, ginbailtxo zein alboko bertiziloetan antolatuta egon ohi dira, oso gutxitan dira bakartiak. Korola papilionazeo horia eta kaliza ezpainbikoa izanik (goiko ezpaina zatibitua eta behekoa hiru horztuna).

Obulutegia unilokularra izaten da. Bestade, fruitua leka da, luze edo oboidea, eta larrukara.

 
Genista hispanica Dunedineko lorategi botanikoan.

Sailkapen zientifikoa aldatu

Landare-genero hau Angiospermae dibisioan sailkatzen da (gainerako landare loredunekin batera), Eudicotyledoneae dibisioan, Fabales ordenean, eta Fabaceae familian (lekadunak).

Genista generoa Carl Linnaeus naturalistak argitaratu zuen lehen aldiz 1753an[2], nahiz eta antzinatik izen horrekin ezaguna izan.

Banaketa geografikoa aldatu

Generoaren barruan 70 espezie inguru ezagutzen dira, zeinen jatorrizko banaketa Europan, Ekialde Hurbilean eta Afrikan dagoen.

Ekologia aldatu

Nodulazioa aldatu

Genero honen espezieen %20-an noduluak behatu dira, bakterioek sortuak. Bakterio horien artean Bradyrhizobium, Sinorhizobium (Ensifer), Rhizobium eta Phyllobacterium generoak aurkitzen dira[3]. Bakterio horiei esker nitrogenoaren finkapena ematen da (nitrogeno atmosferikoa nitrato bihurtuz), landareak erabiltzen duena harreman sinbiotikoa dela eta.

Erabilera eta garrantzi ekonomikoa aldatu

Genero honetako hainbat espezie tindatzaile gisa erabili izan dira mendeetan zehar. Horren adibide Genista tinctoria espeziea da, zein Erdi Aroan Asia erdialdetik sartu ahal izan zela uste da, Europan laborantza bultzatzeko[4].

Euskal Herriko espezieak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Genista — The Plant List» www.theplantlist.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-22).
  2. «Page G» www.calflora.net (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  3. «Genista» www.unavarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  4. (Gaztelaniaz) «Genista tinctoria L.» Herbari Virtual del Mediterrani Occidental (Noiz kontsultatua: 2019-02-23).

Kanpo estekak aldatu