Genero-disforia pertsona bati jaiotzean esleitutako sexu biologikoaren kontrako identifikazio sentimendua da. Egoera honek antsietatea, depresioa eta bestelako gaitzak sortzen dizkio pertsonari. Kasu gehienetan, identitate sexualak (sexu batekoa ala bestekoa sentitzeak*), sexu anatomikoak (jaiotzean ditugun genitalak) eta genero rolak (tradizionalki genero bakoitzari esleitu zaizkion jokabideak imitatzea) bat egiten dute. Zenbait ikerketen emaitzen arabera genero disforiaren jatorria psikologikoa izateaz gain, oinarri biologikoak ere izan ditzake. Lehen APAren (The American Psychiatric Association) DSM sailkapenak (Diagnostic and Statistical Manual of Mental Disorders) genero identifikazioaren nahaste bezala diagnostikatzen zuen gaixotasuna. Baina, 2013. urtetik aurrera genero disforia terminoa erabiltzen hasi zen, nahaste terminoari esleitzen zaion estigma soziala ekiditeko.[1][2]

Genero disforia
Deskribapena
Motaburuko gaitza, dysphoria (en) Itzuli
eritasuna
EspezialitateaPsikiatria
psikologia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakgender affirming therapy (en) Itzuli eta Sexua berresleitzeko ebakuntza
Identifikatzaileak
GNS-10-MKF64.2
GNS-9-MK302.6
GNS-10F64.8, F64.9, F64.0 eta F64.2
MedlinePlus001527
eMedicine001527
MeSHD000068116
Disease Ontology IDDOID:1234

Genero disforia diagnostikatu zaien pertsonak tratatzeko lortu diren aukera nagusienak psikiatrikoak (psikoterapia), hormona-terapiak, eta sexu aldaketaren kirurgia izan dira[1].

Kausak

aldatu

Faktore biologikoek (genetikak, jaio aurretik jasotako hormonak…) identitate sexualaren zati handi bat definitzen dute. Bestalde, faktore sozialek ere garrantzia handia dute; hala nola, pertsonak garapenean gurasoekin izandako erlazioak. Egin diren ikerketa batzuek argi uzten dute faktore genetiko bat dagoela nahiz eta oraindik ez jakin gene bati badagokion. Honen adierazlea, biki monozigotikoetan ematen den genero disforia tasa biki dizigotikoetan ematen dena baino handiagoa dela da. Jakina denez, gizonezkoen eta emakumezkoen burmuinek hainbat desberdintasun anatomiko eta funtzionalak dituzte, hala nola hemisferioen lateralizazioa desberdina izatea (emakumezkoen burmuina simetrikoagoa da, ustez bi hemisferioen artean konexio gehiago ematen direlako) edo emakumezkoen gorputz kailukarak (burmuineko atala) bolumen handiagoa izatea[3]. Honi lotuta, pertsona transexualetan aurkitu da nola burmuinaren egituran ematen diren aldaketa batzuek transexualismorako prebalentzia handitzen dutela. Hau da, pertsonak duen burmuinaren egitura espezifikoa eta inguruneko estimulu zehatzak aldi berean ematen direnean genero disforia emateko joera handia da.

Diagnostikoa

aldatu

APAren arabera pertsona bat genero disforiarekin identifikatzeko, bere DSM-5 biltzen dituen hurrengo irizpideetatik gutxienez bi bete behar dira sei hilabetetan zehar pertsona nerabea edo heldua izanik:

  • Esleitutako generoaren kontrakoa izateko nahia.
  • Esleitutako generoaren kontrakotzat tratatzeko nahia izatea.
  • Norberak sentitzen duen genero identifikazioaren eta biologikoki edo anatomikoki adierazten denaren arteko inkongruentzia.
  • Kontrako sexuaren ezaugarri fisikoak izateko nahia izan.
  • Norberari esleitu zaizkion ezaugarri sexualak desagertzeko nahia izatea, betiere norbanakoaren genero identifikazioaren eta biologikoki edo anatomikoki adierazten denaren arteko inkongruentzia dagoelako.
  • Norbera ziurtasuna izatea bere eguneroko bizitzan dituen sentimenduak eta jokabideak kontrako generoari dagozkiola.

Aipatutako irizpideak betetzeaz gain, pertsonari bizi duen egoera edo baldintzak estutasuna edo egonezin sentimendua izan behar du[1]. Baita ere esan beharra dago, baldintza hau umeetan identifikatzeko beste irizpide batzuk erabiltzen direla, izan ere, ume gehienek ez daukate gaitasunik aipatutako identifikazioa egiteko[1]. Baita ere, norberaren identifikaziorako arazoak edo nahasteak dituzten pertsonentzako ere beste irizpide zerrenda bat erabiltzen da. Beraz, irizpide hauek hiru multzotan sailkatzen dira:

  • Gender incongruence of adolescence or adulthood (HA60).
  • Gender incongruence of childhood (HA61).
  • Gender incongruence, unspecified (HA6Z).

Irtenbideak

aldatu

CIE (Gaixotasunen Sailkapen Internazionala) OMEk (Nazioarteko Munduko Erakundeak) onartzen duen gaixotasunen zerrenda da. Momentu honetan indarrean dagoena CIE-10 da. CIE-11 proiektua martxan dago eta 2019ko maiatzean mundu mailako biltzarrean aurkeztu eta eztabaidatuko da. Azkenik 2022ko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko da.

2018ko ekainaren 18an OMEk adierazi zuen genero disforia eta transexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik aterako zituztela eta “genero inkongruentzia” kapituluan sartuko zituztela. Hau da, nahaste psikologikoko kategoria galdu eta gai fisikotzat hartuko direla: gorputza ez dator bat identitate sexualarekin. Genero disforia duten pertsonek hainbat alternatiba dituzte haien generoak eta identitate sexualak bat egin dezaten. Alternatiba hauek bi multzo nagusitan sailka daitezke:

Terapia psikologikoa

aldatu

Genero disforia pairatzen duten pertsonen helburua ez da tratamendu psikologiko bat jasotzea, hormona edo kirurgia tratamendu bat jasotzea baizik identifikatuta sentitzen diren generoaren itxura fisikoa izateko. Terapia psikologikoari dagokionez ikusi da, bere baitan ez dela efektiboa terapia hormonalarekin batera emanez bada. Hala ere, terapia psikologikoa beharrezkoa izan ohi da, zeren eta genero disforia pairatzen duten pertsonek depresioa, antsietatea eta adikzioak ere izan ohi dituzte. Honekin batera pertsona transexualen buruaz beste egitearen tasa, populazio orokorrarena baino askoz altuagoa da. Arazo hauek genero rola eta itxura fisikoa aldatzen direnean arindu egin ohi dira.

Terapia medikoa

aldatu

Hormonazioa

aldatu

Hormonazioaren helburua pertsona transgeneroen karaktere sexual sekundarioak gutxitzea edo ezabatzea eta lortu nahi den sexuaren karaktereak agertaraztea da. Tratamendu hau jasotzeko aldez aurretik ebaluazio psikologiko eta psikiatriko bat pasa behar du pertsonak eta hainbat baldintza bete behar ditu. Baldintza hauek WPATHk (World Professional Association for Transgender Health-ek) ezarri ditu. Nerabeetan blokeo hormonal tratamendua jasotzeko baldintza batzuk dira:

  1. Nerebeak denbora luzean eta intentsitate handiarekin pairatu du genero disforia.
  2. Genero disforiak garrantzia handiagoa irabazi du pubertaroan sartzean.
  3. Nerabeak izan dituen arazo mediko, psikologiko eta sozialak aldez aurretik konponduak izan dira, modu honetan pazientearen egoera egonkorra izatea zihurtatzen da tratamendua hasi aurretik.
  4. Nerabeak baimen sinatua eman du, eta adin legala eduki ezean haren gurasoek edo tutore legalek baimena eman dute.
  5. Terapia hormonalak sor ditzakeen aldaketa moldaezinen ondorioz, derrigorra da TIG diagnostiko bat egitea.
 
Terapia hormonala

Garrantzitsua da tratamendua jasoko duten pertsonek bigarren mailako ondorioak ezagutzea eta jakitea terapia hormonala batzuetan traumatikoa izan daitekeela eragin itzulezinekin[4].

Sexu-aldaketa kirurgia

aldatu

Pertsona baten sortzetiko sexu-ezaugarrien itxura eta funtzionamendua aldatzeko prozedura edo prozedura-multzo kirurgikoari deritzo. Horren bitartez norbanakoaren sexu-ezaugarriak bere genero-nortasunarekin bat etortzea lortzen da. Ebakuntza honetan burutzen diren prozedura nagusienak genitalen berreraikitzea (gizonetik emakumera, zein emakumetik gizonera), bularraren berreraikitzea (emakumetik gizonera), bularren handipena (gizonetik emakumera) eta histerektomia (emakumetik gizonera). Kirurgia egin ahal izateko kontuan hartu behar dira HIESA, Hepatitis C, diabetesa, obesitatea edo koagulazioa bezalako patologiak dituen.

Prozedura hauek egitea zaila da, izan ere, teknikoki nahiko konplexuak dira, ekonomikoki oso garestiak eta horretaz gain, ebaketa honetan aditu edo espezialista diren zirujau gutxi daudelako. Baina esan beharra dago, gero eta erraztasun handiagoak daude aurrera eramateko. Batez ere, gizartean ikusgaitasuna eman zaiolako genero disforiari.

Etorkizunean ebakuntza hauek aurrera eramatea errazagoa izango da umetoki transplanteen, ama zelulen, bioteknologiaren eta bestelako baliabide teknikoen hobekuntza gertatzearekin batera.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d (Ingelesez) Gender dysphoria. 2019-03-01 (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  2. Heylens, Gunter; De Cuypere, Griet; Zucker, Kenneth J.; Schelfaut, Cleo; Elaut, Els; Vanden Bossche, Heidi; De Baere, Elfride; T'Sjoen, Guy. (2012-3). «Gender identity disorder in twins: a review of the case report literature» The Journal of Sexual Medicine 9 (3): 751–757.  doi:10.1111/j.1743-6109.2011.02567.x. ISSN 1743-6109. PMID 22146048. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  3. (Ingelesez) Tratamiento hormonal – Salud Trans. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  4. .

Kanpo estekak

aldatu