Gendulaingo jauregia
- Artikulu hau Zizur Zendeako Gendulain herri hustuko jauregiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gendulain jauregia».
Gendulaingo jauregia Nafarroako Zizur Zendeako Gendulain herri hustuan dagoen jauregi baten hondakinak dira. Gaur egun, eraikina oso egoera kaskarrean dago. Iruñetik Lizarrara doan A-12 autobidea eta Galar kontzejuaren artean dago, eta Done Jakue Bidetik berrehun metro ingurura.
Gendulaingo jauregia | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea Kultura ondasuna | |
Nafar bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Zizur zendea eta Gendulain |
Koordenatuak | 42°45′46″N 1°42′55″W / 42.7628°N 1.7152°W |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-321 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0011319 |
321 | |
|
Jabetza pribatukoa denez, berez bertako sarrera debekatua dago.
Historia
aldatuAintzina, jauregia Gendulain herria zenaren eraikin nagusia izan zen. Jauregiaren hondakinen alboan Gendulaingo eliza zenaren hondakinak daude.
Iraganean, Gendulain Nafarroako Erresumako jaurerri garrantzitsuenetakoa izan zen. XIV. mendean jazotako Nafarroako Gerra Zibilan, orduko Gendulaingo jabetza zuen Aiantzeko jauna Beaumontarren aldekoa zen, hots, Gaztelako Erresumari babes eman ziona. Aldekotasun honek jaurerriari hondamendia ekarri zion, 1521ean Asparot buru zuten Agaramontar-Frantziar gudarosteak jauregia harpilatu baizuten.
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |