Campo Grande

Campo Grande, Brasilgo hiria, Hegoaldeko Mato Grosso estatuko hiriburua, Brasiliatik 1.134 km-ra.

Campo Grande
Campo Grande
Brasilgo udalerria
MontagemCampoGrande.jpg
Bandeira cg ed.jpg Campo Grande.PNG
Administrazioa
Herrialdea Brasil
EstatuaHegoaldeko Mato Grosso
Izen ofizialaCampo Grande
Jatorrizko izenaCampo Grande
Posta kodea79000-000
Geografia
Koordenatuak20°28′07″S 54°37′20″W / 20.4686°S 54.6222°W / -20.4686; -54.6222Koordenatuak: 20°28′07″S 54°37′20″W / 20.4686°S 54.6222°W / -20.4686; -54.6222
MatoGrossodoSul Municip CampoGrande.svg
Azalera8.096,051 km²
Altuera592
Demografia
Biztanleria906.092 (2020ko uztailaren 1a)
Green Arrow Up.svg31.882 (2017)
Dentsitatea111,92 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1872
Telefono aurrizkia67
Ordu eremuaUTC−04:00
Hiri senidetuakTurin, Gelsenkirchen, Hamamatsu, Pedro Juan Caballero, Ponta Porã, Rosario, Saint Paul, Srinagar, Zhengzhou, Iquique eta Ramallah
http://www.capital.ms.gov.br

InguruneaAldatu

Campo Grande ingurune neotropikalean dago, eta fitogeografikoki sabanaren eremu barruan dago (Brasilen cerrado esaten zaiona). Horrez gain, basoak eta soroak ere badaude.

Mendiko klima tropikala du, erdihezea eta beroa: udak hezeak dira, eta neguak lehorrak (maiatzetik irailera edo urrira bitartean). Itsasoaren eraginik ez dagoenez, tenperatura hotzenen eta beroenen arteko tartea handia da.

EkonomiaAldatu

Abeltzaintza, merkataritza eta elikagaien industria dira jarduera ekonomiko nagusiak, eta zerbitzuek ere indar handia daukate. Hegoaldeko Mato Grossoko gune ekonomiko garrantzitsuena da Campo Grande: langile gehienak hirugarren sektoreko jardueretan egiten dute lan (merkataritza eta zerbitzuak), baita eraikuntzan ere. Turismoko gunea ere bada. Aireportua du.

HistoriaAldatu

1872. urtean, José Antônio Pereira kokatu zen oraingo hiria den inguruan, Maracaju Mendikatean, orduan inor bizi ez zen lekuan. Urteekin, jendea erakartzen joan zen, eta 1899. urtean hiri izendatu zuten Campo Grande.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu