Gaur, Emen, Orain, Danok

Gaur, Emen, Orain, Danok frankismo garaian sortutako lau arte eskola izan ziren, nahiz eta Danok ez zen inoiz sortzera iritsi. Jorge Oteizak eta Agustin Ibarrolak sortutako mugimendu kulturala izan zen, euskal kultura kontzientziatzeko asmoz. Euskal Eskola Mugimendua izena ere eman zitzaion, lau mugimendu ezberdinetan: Gaur Gipuzkoan, Emen Bizkaian, Orain Araban eta Danok Nafarroan[1]. Oteizak Quousque Tandem...! lanean ezarri zituen mugimendu honen printzipio estetikoak, eta Arantzazuko santutegian sortutako taldeak eragin handia izan zuen. Euskal Artisten Unibertsitatea sortzea Oteizaren helburuetako bat zen[2].

Testuingurua aldatu

Francoren diktaduran zehar Euskal Herriak isolatze kulturala bizi zuen. Artista askok berrikuntza estetiko eta politikoak proposatu zituzten 1950ko hamarkadaren ondoti. Talde horietako bat Agustin Ibarrolak ere sortu zuen Estampa Popular taldea izan zen, Madril, Valentzia eta Euskal Herrian. 1960ko hamarkadan Jorge Oteizaren bultzadarekin Euskal Eskola sortu zen[3].

Gaur aldatu

Gaur Gipuzkoan 1966an sortutako taldea izan zen, Jorge Oteizak bultzatutako ideian oinarrituta. Berarekin batera zeuden Eduardo Txillida, Remigio Mendiburu, Rafael Ruiz Balerdi, Amable Arias, José Antonio Sistiaga, Nestor Basterretxea eta Jose Luis Zumeta. Taldearen helburua nazioarteko abangoardiekin harremanak irekitzea zen. Urte horretako apirilaren 28an lehenengo erakusketa egin zuten Donostian, eta manifestu bat aurkeztu zuten Amable Ariasek eta Jose Antonio Sistiagak garatua[4]. Hainbat herritan aritu ostean, taldea 1969an desegin zen, Txillidak eta Oteizak zuten eztabaida handiaren ondorioz[3].

Emen aldatu

Orain aldatu

Orain taldea Araban sortu zen, 1965ean "Pintura Actual Alavesa" izeneko ekimen batetik abiatuta. Joaquin Fraile, Juan Mieg et Carmelo Ortiz de Elgea margolariek, Jesus Echevarria eskultoreak eta Alberto Schommer argazkilariak sortu zuten taldea. Hainbat erakusketa egin ostean 1967an desegiten joan ziren.[5]

Danok aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «1966 - Surgimiento de la Escuela Vasca (grupos Gaur, Emen, Orain)» catalogo.artium.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
  2. «El proyecto de Euskal Eskola y el grupo Gaur» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
  3. a b «José Luis Zumeta - Grupo Gaur | ARTIUM - Biblioteca y Centro de Documentación» catalogo.artium.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
  4. (Gaztelaniaz) web, Erimatica-Desarrollo web, programación y páginas. «Fundación Museo Jorge Oteiza. Alzuza, Navarra/» www.museooteiza.org (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
  5. (Ingelesez) «El Grupo "Orain" en el arte vasco contemporáneo» studylib.es (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu