Erpin geodesiko
Erpin geodesikoa kokapen zehatz bat adierazten duen seinale bat da. Eta, beste erpin geodesiko batzuekin batera, hiruki sare bat osatzen du.

Espainian, 120 zentimetroko garaiera eta 30eko diametroa duen zilindro batez osatuta egoten dira. Zilindro hau, hormigoizko oinarri kubiko batean sostengatzen da, guztia zuriz margoturik. Ohi, toki altu eta garbietan egoten dira, beste puntu batzuk ikusi ahal izateko. Horregatik ikuspegi oso onak egoten dira toki hauetatik. 1975etik, Seinale Geodesiko eta Geofisikoei buruzko Legeak babesten ditu.
Espainiako erpin geodesikoen sarea, hiru zatitan banatzen da: lehen mailakoak, bigarren mailakoak eta hirugarren mailakoak. Lehen mailakoak, 30 eta 70 kilometro arteko hirukiz osaturik daude. Bigarren mailakoak, lehenengo mailakoetan lagundurik, hirukien alboak 10 eta 25 kilometro artekoak izaten dira, eta, azkenik, hirugarren mailakoek, 5 eta 10 kilometro artekoa. Sare handienetako erpinak, aldi berean, sare txikienetako erpin ere badira.
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz) Institutu Geografiko Nazionala
- (Gaztelaniaz) Erpin Geodesikoen mapa