Garsenda Sabrangoa (frantsesez: Garsende de Sabran ; c. 1180 – c. 1242) Probentzako kondesa izan zen Alfontso II.aren emazte gisa 1193tik eta Forcalquierko kondesa bere eskubide osoz 1209. urtetik. Forcalquier jaurerria Bartzelonako kondeen etxera eraman zuen eta Proventzara batu zuen. Okzitanierazko literatura bultzatu zuen, bereziki, trobadoreak, eta trobairitz gisa hartua da, Garsenda de Proensa edo Proença izenarekin, poesia lirikoa idatzi baitzuen. Gaur egun bere lanaren editoreen hitzetan, "Okzitaniako historiako emakume boteretsuenetakoa" izan zen.[1]

Garsenda Sabrangoa

erregeorde

Bizitza
Jaiotza1170 (egutegi gregorianoa)
Heriotza1242 (71/72 urte)
Familia
AitaRainon I de Sabran
AmaGarsende de Forcalquier
Ezkontidea(k)Alfonso II, Count of Provence (en) Itzuli  (1193ko uztaila (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Sabran (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako okzitaniera
Jarduerak
JarduerakTrobairitza, musikagilea, poeta eta idazlea
MugimenduaErdi Aroko musika
trobadore eta trobairitzen poesia

Musicbrainz: 6e8dd662-e142-44a4-8313-dc40c5f569e4 Edit the value on Wikidata

Bizitzaren hasiera eta ezkontza aldatu

Garsendaren gurasoak ziren Rainou (edo Renier), Caylar eta Ansouisko jauna (Sabran familiakoa) eta Garsenda, Gilen IV.a Forcalquierrekoaren alaba eta oinordekoa (nahiz aita alaba baino lehen hil zen). Bere amaren izena jarri zioten eta aitonaren jaurerria jaso zuen: Forcalquier. Hamahiru urte besterik ez zituen, 1193an, Gilen IV.a aitonak eta Alfontso II.ak (Proventzako konde bihurtzeko aukera zuena) Aixko ituna sinatu zutenean; eta, itun horren ondorioz, Garsendak Gilenen konderria oinordetzan jasoko zuen eta Alfontso II.arekin ezkonduko zen. Aix-en-Provence-n ezkondu ziren, 1193.eko uztailean. Gutxienez bi seme-alaba izan zituzten, Ramon Berenger IV.a Probentzakoa eta Garsenda, Gilen II.a Montcadako-arekin ezkondu zena eta bi seme-alaba izan zizkieten, tartean Gaston VII.a Biarnoko bizkondea.[2][3][4]

Erregeordetza eta mezenasgoa aldatu

1209an, Gilen IV.a eta Alfontso hil ziren, eta Garsenda bere semearen eta oinordekoaren, Ramon Berenger IV.a Proventzakoaren, zaindaria bihurtu zen. Hasieran bere koinatu Petri II.a Aragoikoak Probentzako erregeordetza bere anaia Antsori eman zion, baina Petri 1213 urtean hil zen eta Antso Aragoiko erregeorde bihurtu zen eta Probentza eta Forcalquier bere seme Nuño Santxezi utzi zizkion. Horrek guztiak katalanen eta kondesaren aldekoen artean liskarrak sortu zituen. Garsendaren aldekoek Nuñori leporatu zioten konderria ilobari kentzea. Probentzako aristokraziak egoera aprobetxatu zuen beren asmoetarako, baina azkenean Garsenda babestu zuten eta Nuño kendu zuten, eta Kataluniara itzuli zen. Erregeordetza Garsendak hartu zuen eta errege kontseilua bertako nobleekin osatu zen.

 
Sabran familiaren armarria, Williamek eta Rostaingek, Tolosako konderriko oinordekoak (XII. mendearen amaieran)[5][6]

Ziurrenik bere erregeorde agintaldian (1209/1213 – 1217/1220) bihurtu zen Garsenda poeten zirkulu literarioaren ardatz, nahiz Elias Barjolskoaren vida edo biografian Alfontso agertzen den bere zaindari moduan. Bada tenso bat iritsi zaiguna bona dompna ('andre on') baten —kantu bilduma batean la Contessa/Comtessa/Contesa de Proessa bezala izendatua dena— eta trobadore anonimo baten artean. Kantuaren bi koblak bi ordenetan gordetzen dira, iritsi zaizkigun bi kantu bildumetan (F eta T izenekoak). Ondorioz, ezin da jakin lehenengo nork egin zuen hitz, baina emakumearen zati Vos q'em semblatz dels corals amadors bertsoarekin hasten da. Olerkian kondesak bere solaskidearekiko maitasuna adierazten du, eta solaskideak kortesiaz baina arretaz erantzuten dio. Interpretazio batzuen arabera trobadorea Gui Cavaillongo zen, zeinen vida edo biografiak zurrumurrua zabaltzen duen (ziurrenik oinarri gabea), kondesaren maitalea zela. Gui, edonola ere, Probentzako gortean 1200 eta 1209 artean egon zen, bertso trukearen data pixka bat urrunduz. Antza denez, Elias Barjolsgo kondesarekin "maitemindu" zen alargundu zenean eta "bere bizitza osoan zehar" kondesaz abestiak idatzi zituen, monasterio batera sartu zen arte. Raimon Vidalek ere goraipatu zuen trobadoreen zaindari gisa.

Erretiroa eta azken urteak aldatu

1220an Gilen II.a Sabrangoa, Gilen IV.aren iloba, Forcalquier aldarrikatu zuen eta Sisteron eskualdean matxinatuta ibili zena, neurri batean neutralizatu zuten Aix-eko Bermond le Cornu artzapezpikuaren bitartekaritzari esker. Horrela, 1217 edo 1220. urterako, Garsendak bere semeari eman zion Forcalquier eta agintea utzi zuen.

Garsenda La Celle monasteriora erretiratu zen 1225. urte inguruan.

1242an, Beatriz Ingalaterrakoa, bere birbiloba jaioberria, eta haren gurasoak ikustera joan zen Garsenda Bordelera. Beatriz haurraren aita, Henrike III.a Ingalaterrakoa, garai hartan Frantziarekin gerran ari zen eta, horregatik, 60 zaldun eraman zituen bere zerbitzura Garsendak.[7]

Garsenda 1257ra arte bizi izan zen seguruena, izen horretako emakume batek Donibane eliza bati dohaintza egin baitzion, hiru apaizek bere eta bere senarraren arimen omenez otoitz egin zezaten.

Poesia aldatu

Vos que.m semblatz dels corals amadors,
ja non volgra que fossetz tan doptanz;
e platz me molt quar vos destreing m'amors,
qu'atressi sui eu per vos malananz.
Ez avetz dan en vostre vulpillatge
quar no.us ausatz de preiar enardir,
e faitz a vos ez a mi gran dampnatge;
que ges dompna no ausa descobrir
tot so qu'il vol per paor de faillir.
Hain zara egokia maitale gisa,
nahiko nukeela ez izatea hainbeste zalantza;
baina atsegin dut nire maitasunak penitentzia egitera zeramala,
bestela, sufrituko bainuke.
Edonola, epe luzera zu zara galtzaile
ez bazara nahikoa ausarta zure alde egiteko,
eta min handia egingo diguzu bioi, ukatu egiten bazara.
Andre batek ez baitu beldurrik bere benetako nahia erakusteko, huts egiteko beldurragatik.[8]

Erreferentziak aldatu

  1. Bruckner, Matilda Tomaryn et al. (1995). Songs of the Women Troubadours. New York: Garland Publishing ISBN 0815308175..
  2. Shideler, John C. (1983). Medieval Catalan Noble Family: The Montcadas, 1000–1230. University of California Press ISBN 0520045785...
  3. Miret i Sans, Joaquim. (1902). «La casa de Montcada en el Vizcondado de Bearn» Boletín de la Real Academia de Buenas Letras de Barcelona 1-6: 280–303...
  4. Cirera i Prim, Jaume. (1954). «Filiación de los Montcada que asistieron a la conquista de Mallorca» Memòries de la Reial Acadèmia Mallorquina d'Estudis Genealògics, Heràldics i Històrics 2, 1–4: 101–112...
  5. Blancard, Louis. (1860). Iconographie des sceaux et bulles conservés dans la partie antérieur à 1790 des archives départementales des Bouches-du-Rhone. 1. Paris: J.-B. Dumoulin..
  6. Constable, Giles. (1957). «The Disputed Election at Langres in 1138» Traditio 13: 119–152...
  7. Cox, Eugene L. (1974). The Eagles of Savoy. Princeton, NJ, AEB: Princeton University Press, 118 or. ISBN 0691052166...
  8. Bogin, Meg. (1976). The Women Troubadours. Scarborough: Paddington ISBN 0846701138...

Kanpo estekak aldatu