Galiziako Parlamenturako hauteskundeak

Galiziako Parlamenturako hauteskundeetan, galiziarrek Galiziako Parlamentuko 75 parlamentariak aukeratzen dituzte. Azken hauteskundeak 2024ko otsailean egin ziren.

Hauteskunde-sistema aldatu

 
Diputatuak barrutika (2020)

1981eko Galiziako Autonomia Estatutuaren arabera, Galiziako Parlamentuko kideak sufragio unibertsal, berdin, aske, zuzen eta isilpekoaren bidez aukeratzen dira. [1] Halaber, ezartzen du Legebiltzarrak gutxienez hirurogei diputatu eta gehienez laurogei izan behar dituela. [2] Galiziako Hauteskunde Legeak hirurogeita hamabost diputatu zehazten ditu. [3] Parlamentariak hauteskunde barruti bakoitzean zerrenda itxiak dituzten botoen zenbaketa proportzionalaren bidez aukeratzen dira.

Galiziako Parlamentuko hauteskunde-barrutiak Galiziako lau probintziei dagozkie [1] eta bakoitzak gutxienez hamar diputatu bidaltzen ditu: gainerako hogeita hamabostak probintzien artean banatzen dira, biztanleen arabera. [3] Hala, 2016ko hauteskundeetan banaketa hau izan zen: 25 diputatu, Coruñan; 14na, Lugon eta Ourensen; eta 22, Pontevedran.[4] Hauteskunde-zerrendetan, eserlekuak D'Hondt sistemaren bidez esleitzen dira. [5] Parlamentuan sartu ahal izateko, barrutiko baliozko botoen % 5, gutxienez, eskuratu behar da. [5]

Emaitzak aldatu

Urtea Parlamentua Eserlekuak Barrutia Irabazleak, probintziaren arabera
2024   PPdeG 40    
BNG 25
PSdeG 9
DO 1
2020   PPdeG 42    
BNG 19
PSdeG 14
2016   PPdeG 41    
En Marea 14
PSdeG 14
BNG 6
2012   PPdeG 41    
PSdeG 18
AGE 9
BNG 7
2009   PPdeG 38    
PSdeG 25
BNG 12
2005   PPdeG 37  
PSdeG 25
BNG 13
2001   PPdeG 41  
BNG 17
PSdeG 17
1997   PPdeG 42  
BNG 18
PSdeG 15
1993   PPdeG 43  
PSdeG 19
BNG 13
1989   PPdeG 38  
PSdeG 28
BNG 5
PSG-EG 2
CG 2
1985   CP 34  
PSdeG 22
CG 11
 
PSG-EG 3
BNG 1
1981   AP 26  
UCD 24
PSdeG 16
BNG-BN-PG-PSG 3
EG 1
PCG 1

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu