2009ko Galiziako Parlamenturako hauteskundeak, VIII. legealdirako bidea ireki zutenak, 2009ko martxoaren 1ean egin ziren, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen egun berean. Galiziako Xuntako lehendakari Emilio Pérez Touriñok finkatu zuen hauteskundeen eguna, Juan Jose Ibarretxe euskal lehendakariak egin baino zenbait aste lehenago.
Hauteskunde horietan, eta PSdeG-PSOE eta Galiziako Bloke Nazionalistaren baturak boto gehiago lortu zituen arren, Galiziako Alderdi Popularrak boterea kendu zion Blokeari, eta, horri esker, gehiengo osoa lortu zuen Galiziako Parlamentuan, Emilio Pérez Touriñoren gobernuari amaiera emanez.