Galanperna kirastun
Galanperna kirastuna (Cystolepiota bucknallii) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Galanperna kirastuna | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cystolepiota | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cystolepiota bucknallii | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoak: Agaricus bucknallii, Cystoderma bucknallii, Lepiota bucknallii, Lepiota lilacina, Lepiota seminuda.
Deskribapena
aldatuKapela: Txikia, 1 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, pixka bat kanpai-formakoa, gero pixka bat ganbila edo titi zabalarekin, lehengo lila kolorekoa, zahartzean zurbilduz, krema-zurixka kolorea hartzeko joerarekin.
Orriak: Libreak, krema kolorekoak, zabal.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 8 cm inguruko garaierakoa eta 0,3 cm inguruko diametrokoa. Kapelaren kolore berekoa, lila iluna oinarrian; mintzezko eraztunik gabea, naiz eta batzuetan gune pikortsu eta flokonosoa izan.
Haragia: Zurixka eta gas usain desatseginarekin.[2]
Etimologia: Cystolepiota terminoa grezieratik dator, maskuria esan nahi duen "cystis" hitzetik eta Lepiota-tik; kapela pikordun Lepiota baten antzera.
Toxikotasuna
aldatuToxikoa.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuErraz ezagutzen da bere lila tonuengatik eta gas usainagatik, Tricholoma sulphureum delakoak duen antzekoa.
Sasoia eta lekua
aldatuUdan eta udazkenean. Hostozabalen basoetan hazten da, batez ere leku hezeetan eta lurzoru azidoetan. Urri samarra.
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 282 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Aranzadi, zientzia elkartea.
- ↑ Cystolepiota bucknallii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.