Galamusko zintzurrak (okzitanieraz: gòrjas de Galamus; frantsesez: gorges de Galamus) Frantziako Aude eta Ekialdeko Pirinioak departamenduen artean bi kilometro inguruko arroila eta mendi pasabide natural bat dira.

Galamusko zintzurrak
Motaharan
Geografia
Map
Koordenatuak42°50′09″N 2°28′50″E / 42.8358°N 2.4806°E / 42.8358; 2.4806
MendikateaPirinioak
Ur-gorputzaAgly (en) Itzuli

Agly ibaia, Pech de Bugarachetik gertu jaiotzen dena (1240 m.), kareharrizko materialaren higaduraren bidez, kanoia eratu zuen, eta zintzurren hondoan igarotzen da. Galamusko zintzurrak Cubières-sur-Cinoble eta Saint-Paul-de-Fenouillet udalerritakoak dira. Arroila iparraldetik hegoaldera doa.

Perpinyàrekin (38 km ipar-mendebaldera) eta Peyrepertuseko gazteluarekin (7,5 km mendebaldera) zuen gertutasunagatik, historialari batzuek, kataroek zintzurrak Katalunia aldera ihes egiteko bide bezala erabili zutela diote.[1]

Erreferentziak

aldatu
  Artikulu hau Frantziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.