Ireki menu nagusia

Gaetana Aulenti (jaiotzez: Gaetana Aulenti; Palazzolo dello Stella, Udine, 1927ko abenduaren 4a - Milan, 2012ko urriaren 31), italiar arkitektoa izan zen.

Gae Aulenti
Gae Aulenti.jpg
Bizitza
Jaiotza Palazzolo dello Stella1927ko abenduaren 4a
Herrialdea  Italiako Erresuma  (1927ko abenduaren 4a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -
Heriotza Milan2012ko urriaren 31 (84 urte) (84 urte)
Hobiratze lekua Cimitero Monumentale di Milano Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Politecnico di Milano Itzuli
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa eta eszenografoa
Lan nabarmenak Orsay museoa
Jasotako sariak
Kidetza Accademia di San Luca Itzuli
IMDb nm0042038

1954an, Milango Politeknikoko Arkitektura Fakultatean lizentziadun bihurtu zen, eta Ernesto Nathan Rogersek zuzendutako Casabella izeneko aldizkariarekin bere elkarlana hasi zen.

Gae Aulentik eraberritutako Orsay Museoa.

Aulenti, nazioarteko arkitekturan arrasto sakon bat utzi duen emakume urrietako bat da, batzuetan polemikoa izan zena, baita antzerki eszenografia eta diseinu industrialean ere. Bere arkitektura egitasmo azpimarragarrien artean, Veneziako Palazzo Grassi eta Parisko Orsay Museoaren birmoldaketak aipatu behar dira, ondorengo enkargu ugari ekarri zizkiotenak, 1992ko Sevillako Erakusketa Unibertsaleko Italiako pabilioia eta Montjuïceko Jauregi Nazionalaren erreforma, gaur egun, Kataluniako Arte Museo Nazionalaren egoitza dena.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gae Aulenti Aldatu lotura Wikidatan