Yolande de Polignac

Gabrielle de Polignac» orritik birbideratua)

Yolande Martine Gabrielle de Polastron, tituluz Polignac-eko dukesa, eta Gabrielle de Polignac eta Yolande de Polignac gisa ezagutua (Paris 1749 - Viena 1793), Marie Antoinette erreginaren laguna eta konfidentea izan zen, Luis XVI.aren agintaldian errege gorteko pertsonaiarik ospetsuenetako bat da, eta Frantziako Iraultzan aristokraziaren kontra piztu zen gorrotoan, pertsonaia arketipikoetako bat izan zen, Antzinako Erregimeneko aristokrazia dekadente eta inaktiboaren sinbolo.

Yolande de Polignac
Duchess de Polignac.jpg
Bizitza
Izen osoa Yolande Martine Gabrielle de Polastron
Jaiotza Paris1749ko irailaren 8a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Viena1793ko abenduaren 9a (44 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Minbizia
Familia
Ezkontidea(k) Jules, 1st Duke of Polignac Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak lagun egiteko andrea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Luis XVI.aren gortearen azken urteetako intrigetan parte zuzena hartu zuen, bere maitale Vaudreuil-ekin batera. Vaudreuil kondearen beste maitale batek, Elisabeth Vigee Le Brun margolariak, egin zuen Yolanderen erretratu ezagunena[1].

Bastillaren Hartzearen ondoren, Polignac-tarrek ihes egin zuten, eta Europan zehar ibili ziren Vienan kokatu aurretik. Han gaixorik zela, ez zioten esan nahi izan Marie Antoniette exekutatu egin zutela, eta preso zela hil zela esan zioten.

ErreferentziakAldatu

  1. Schama, Simon.. (1989). Citizens : a chronicle of the French Revolution. Viking ISBN 0670810126 PMC 21036771 . Noiz kontsultatua: 2019-09-02.