Ireki menu nagusia

Gabrielle Salvatores (Napoli, 1950eko uztailaren 30a) italiar zinema zuzendaria da.

Gabrielle Salvatores
Gabriele Salvatores - Lucca Comics & Games 2014.JPG
Bizitza
Jaiotza Napoli1950eko uztailaren  30a (68 urte)
Herrialdea  Italia
Familia
Bikotea(k) Rita Rabassini Itzuli
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, gidoilaria eta aktorea
Jasotako sariak
IMDb nm0759368

Gaztetan, Milanera joan zen eta han Piccolo Antzokiko Arte Dramatikoko Akademian diplomatu zen. 1972an Teatro dell'Elforen sortzaileetako bat izan zen. 1981ean Sogno di una notte de mezza estate (Udako gau bateko ametsa) Shakespeareren lanaren rock musikal bat egin zuen, eta handik bi urtera lehenengo film luzea, lan hartatik abiatuta. Salvatoresen lanen gai nagusia antzerkia izan zen: ospetsu bilakatu nahi duen komiko talde baten telebista-proban oinarritzen da, esate baterako, Kamikazen lana. 1990ean, gai bera jorratu zuen Turné lanarekin. 1991n erdietsi zuen ospea Salvatoresek, Mediterraneo lanarekin atzerriko film onenaren Oscar saria irabazi baitzuen. Lan horren ondoren, Portu ezkutua (1992) suspense-filma egin zuen, eta Sud gero (1993). 1997an, arrakasta handiko filma egin zuen, Nirvana. Film horretako protagonista ordenagailuetan aditua da, eta ondorio izugarriak dituen birus bat diseinatzen du. Hortik aurrera egindako filmak hauek dira: Denti (2000), Amnèsia (2002), Io non ho paura (2003), Quo vadis, baby? (2005), Come Dio comanda (2008), Happy Family (2010), 1960 (2010), Educazione siberiana (2011). Antzerkian eta zineman aritzeaz gainera, Salvatoresek telebistan eta irratian lan egin du, eta bideoklipak egin ditu zenbait abeslari italiarrentzat.

ErreferentziakAldatu