Gabriel Pierné

Henri Constant Gabriel Pierné (Metz, 1863ko abuztuaren 16a - Ploujean, 1937ko uztailaren 17a) frantses musikagilea, orkestra-zuzendaria eta organo-jotzailea izan zen. César Franckekin eta Massenetekin egin zituen ikasketak Parisko Kontserbatorioan. 1882. urtean Erromako Sari Nagusia irabazi zuen Edith kantatarekin, eta 1890. urtean Francken organo-jotzaile postua hartu zuen Sainte Clotilden. 1903. urtetik aurrera Colonne kontzertuetako zuzendari-laguntzailea izan zen, eta 1910-1934 urteetan, haien orkestra-zuzendari nagusia. Lan aipagarriak ditu: La fille de Tabarin opera (1901); Cydalise et le chévrepied balleta (1919); La croisade des enfants oratorioa (1902); orkestrarako lanak, pianorako kontzertu bat (1887), ganberako musika, organorako musika eta abestiak.

Gabriel Pierné
Henri Constant Gabriel Pierné.jpg
Bizitza
JaiotzaMetz1863ko abuztuaren 16a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaPloujean (en) Itzuli1937ko uztailaren 17a (73 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Albert Lavignac (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, musikagilea, organista eta koreografoa
Jasotako sariak
Mugimenduamusika klasikoa
Genero artistikoaopera
Musika instrumentuaorganoa
organoa

Spotify: 35nwD1hy1amADGEEUwrrHf Musicbrainz: 4c1958b2-d09b-45ae-99b9-26047180ca28 Discogs: 948986 IMSLP: Category:Pierné,_Gabriel Allmusic: mn0001522905 Find a Grave: 7763 Edit the value on Wikidata

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gabriel Pierné