Gabonetako Azoka jai horiek ospatzeko Europan zehar egiten duten azokak dira.

Frankfurt am Maingo Gabonetako Azoka.

Alemania, Austria, Suitza eta Frantziako ia herri eta hiri guztietan, tradizionalki, Gabonetako merkatuak jartzen dituzte abenduan.[1] Azoka hauek Weihnachtsmarkt izena jasotzen duten, zenbait lekutan, tradizioz, Abendualdiko azoka edo Jainko Haurraren merkatuak (alemanez: Christkindlmarkten) deituak diren arren. Antzina, merkatu horiek neguaren hasieran bertako biztanleei aterpea emateko leku epela baino ez ziren baina, denborarekin, Gabonetako ospakizunaren elementu finko bihurtu ziren. Azoka gehienak Eguberri egunerako jada itxita daude.

Gabonetako azoka tipikoa kaleko salmenta-postuek edo atariek osatzen dute, eraikin historiko edo merkataritza-eraikin tradizionalen aurrean kokatzen dituztenak. Bertan, elikagai tradizionalak eros daitezke, hala nola lebkuchen, krepeak, spekulatius, txokolatezko gozokiak, intxaur txigortuak, gaztaina beroak, saltxitxak ogiarekin, patatak labean eta beste espezialitate batzuk. Hotzaren aurkako erremedio bezala, Glühwein izeneko ardo beroa ere saltzen dute. Hala ere, Gabonetarako espreski prestatzen dituzten edari hotzak ere eskaintzen dira, hala nola Bockbier motako garagardoa. Eskualde gehienek beren Gabonetako espezialitateak dituzte, baina salgai batzuk nahitaezkoak dira eta Gabonetako merkatu guztietan daude, hala nola: Gabonei buruzko salgaiak, Eguberrietako zuhaitzerako apaingarriak, gabonetako bolak, abendualdiko koroak, eskulanak, eta abar.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.