Gösta Mittag-Leffler

Magnus Gustaf (Gösta) Mittag-Leffler (1846ko martxoaren 16a - 1927ko uztailaren 7a) suediar matematikari bat izan zen. Bere ekarpen matematikoak nagusiki funtzioen teoriarekin lotuta daude, gaur egun analisi konplexua deitzen duguna.

Gösta Mittag-Leffler
Magnus Goesta Mittag-Leffler 1.jpg
Bizitza
Izen osoaMagnus Gustaf Mittag-Leffler
JaiotzaStockholm eta Klara Church Parish (en) Itzuli1846ko martxoaren 16a
Herrialdea Suedia
HeriotzaDjursholm (en) Itzuli1927ko uztailaren 7a (81 urte)
Hobiratze lekuaDjursholms Begravningsplats (en) Itzuli
Familia
AitaOlof Leffler
AmaGustava Wilhelmina Mittag
Ezkontidea(k)Signe Mittag Leffler (en) Itzuli
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaUppsalako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailakatedraduna
TesiaOm skiljandet af rötterna till en synektisk funktion af en variabel (en) Itzuli
Tesi zuzendariaGöran Dillner (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Erik Ivar Fredholm (en) Itzuli
Axel Johannes Malmquist (en) Itzuli
Helge von Koch
Emil Stenberg (en) Itzuli
Hjalmar Mellin (en) Itzuli
Hizkuntzaksuediera
Ikaslea(k)Ivar Otto Bendixson (en) Itzuli
Lars Edvard Phragmén (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Stockholmgo Unibertsitatea
Lan nabarmenakMittag-Leffler function (en) Itzuli
Mittag-Leffler's theorem (en) Itzuli
Mittag-Leffler distribution (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Suediako Zientzien Errege Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Hungariako Zientzien Akademia
Linzeen Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Accademia delle Scienze di Torino

BiografiaAldatu

Mittag-Leffler Stockholm-en jaio zen, John Olof Leffler eskolako zuzendariaren eta Gustava Wilhelmina Mittag-en semea; gero bere amaren ezkondu aurreko abizena gehitu zion bere aitaren abizenari. Anne Charlotte Leffler idazlearen neba zen. Uppsalako Unibertsitatean matrikulatu zen 1865. urtean, eta 1872an bere doktore-tesia burutu zuen. Unibertsitateko irakasle bihurtu zen urte berean. Stockholms nation elkarteko komisarioa (presidentea) ere izan zen (1872-1873). Ondoren bidaiatu zuen Parisera, Göttingenera eta Berlinera, Weierstrassen agindupean ikasiz azken toki horretan. Matematikako irakaslea izan zen (Lorenz Lindelöfen ondorengoa) 1877tik 1881era bitartean Helsinkiko Unibertsitatean eta, ondoren, Stockholmeko Unibertsitate Eskolan (geroago Stockholmeko Unibertsitatea) matematikako irakasle nagusia izan zen. 1891 eta 1892 urteen artean unibertsitateko presidentea izan zen eta 1911an katedra hartatik erretiratu zen. Mittag-Leffler negoziotan sartu zen eta negozio gizon arrakastatsua izan zen, baina Europako ekonomiaren beherakada batek 1922. urtean bukatu zuen bere aberastasunarekin.

Elkarte hauetako kidea izan zen: Suediako Zientzien Errege Akademia (1883), Finlandiako Zientzien eta Letren Elkartea (1878an, geroago ohorezko kidea), Uppsalako Suediako Errege Elkartea, Lundeko Geografia Errege Elkartea (1906) eta atzerriko 30 ikasketa elkarte, Londresko Errege Elkartea (1896) eta Parisko Zientzien Akademia barne. Oxfordeko Unibertsitatean eta beste hainbat unibertsitatetan ohorezko doktoretza jaso zuen.

Mittag-Leffler emakumeen eskubideen defendatzaile konbentzitua izan zen eta lagungarria izan zen Sofia Kovalevskaya Matematika irakasle osoa izateko Stockholmen —munduko lehenengo emakumea posizio hori edukiz—. 1903an Nobel Sarien Batzordeko kide izateagatik Marie Curie fisikariarentzat eta Pierre senarrarentzat saria izan zen. Mittag-Lefflerrek Acta Mathematica aldizkari matematikoa sortu zuen (1882), Oscar erregearen babesarekin, eta, neurri batean, Signe Lindfors bere emaztearen dirutzaz ordaindu zuen. Liburutegi matematiko handi bat bildu zuen Djursholmeko Stockholmeko auzoan. Etxea eta bere edukiak Mittag-Leffler Institutu bezala Zientzien Akademiari eman zizkioten.

Ikus, gaineraAldatu